Alamedako PENTSIONISTAK 5 urteko borroki ospatzen!

Gaur bai etxin egoteko egune dala, hotza, elur malutak, haxi… ba horrei aurrea etxen batu diz beste behin, Alamedako PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xetan, pankartin atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, tartin 3 zinegotzi eta eskualdeko LABeko ordezkaixak. Giro hotzai aurre eiñaz 20 minutun egon diz bertan ta amatxu aurretik mokadutxo bat jateko aukeri euki dabe, borrokin 5. urteurrena ospatzeko. Etxetik erutxuez tortillak, frituk, txoixuk … edarixak … Bakotxak ahal dabena, bañe exitoik handixena saldik euki ei dau, euan hotzaz ederto sartzen ei zan salda bero beru. Datorren astelehenin be ordu te toki bardiñin batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo Ta Ke LORTU ARTE!