Saharar errepublikin aldarrikapenan 47. Urteurrena!

Gaur, Otsailak 27xe, 1976an Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku aldarrikatu eben. Españolak Mendebaldeko Sahara bertan behera laga eta hurrengoko egunin aldarrikatu eben errepubliki Bir Lehlu herritxik radixo bidez. El Uali 28 urteko buruzagixe ixan zan SEAD aldarrikatu bana, handik denpora gitxire hil zan Mauritanian aurkako ekintza armatu baten. 

Gaur egun, herri sahararrak Marokoko estatuandik zapaldute jarraitzen dau. Herrixan beste zati handi batek exilixun, 47 urte baino gexaua Argeliko errefuxiatu kanpamentutan.

Egun hau dala eta Ondarruko Udalak saharar banderi ipini dau mastan. SAHARA ASKATU!

Herriko balkoi batzutan be ikusi diz gaur saharar ikurrak.