Pentsionistak 5 urte darue kalin burrukan! Astelehenin kontzentraziñoi berezixe

5 urte pasa diz pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata eta modu antolatun burruka nekaezin hau hasibenetik. Astelehenetako alamedako kontzentraziñoik adibide garbixe diz. Astelehenetako mobilizaziñoikandik aparte, manifestaziñoik eta ekimen ezberdiñak be einddabe aldarrikapen nagusi bateaz: PENTSIÑOI PUBLIKO DUINAK! Gizarte segurantza propixuaz, IPC erreala erreferentzixa modun hartute eta gitxienez 1080€.

Astelehen honetan deialdixe berezixe ixango dala baieztatu dosku antolatzailik. 5 urte honetan einddako lorpenak osapatu eta burrukan jarraitzeko indarrak hartzeko, PINTXUK eta EDARI artin burutuko dabe mobilizaziñoi. Danona dan burruka honetan parte hartzeko deixe ein dotse herritxarrai.