Anartz Aranbarri Etxaniz sorterrire bueltatu de!

Anartz Aranbarri Etxaniz iheslari politiko ondarrutarra etxin da! Etxeratek esan dabenez, astelehenin aia zan Venezuelatik Madridea eta Auzitegi Nazionaletik pasa ostin libre laga ben epaiketin zain. Astin behin jun biko da epaitegire sinatzea.

Poz handiz hartzen dou Anartzen sorterrirako itzuleri! Etxeraten datun arabera, 5 deportatu eta 18 iheslari politiko daz Euskal Herriratu baik.

Hurrengo pausu falta dizen danak etxea ekarti! Horretan jarraitxuko dou…

Martxoak 11 (zapatu) ETXELILAk 10 urte ospakizun egitarau!

Etxelila zabaldu zanetik bost urte pasatu zile ospatu gendun 2019 xan, eta egun horretarako Etxelilai propixo eindako abesti bat be badakau on. Holaik diΓ±o letrik:

“Zor bat geneukan,

geure buruarekin zor bat:

Horma zaharrak hautsi

Eta libre izatea.”

Etxelilan sortu douen emakumion topaleku ezinbesteku ixan da zor hori kitatzeko bidin, feminismun bidin, aurrea etxeko. Horreatxik, 2013. urtetik hona alkarreaz egindako ibilbidiai aitortza etxeko aprobetxatu nahi dou 10. urteurrena.

Urte hauetan, bakotxa bere eran, Etxelilan parte ixan zazen guztioi urteurrena alkarreaz ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dotzuau. Hamarkada honetan egindaku ospatzeko eta beste hainbeste etxeko indarrak batzeko hitzordu dakau martxoan 11an. Eta egitarau ederra prestatu dou horretako. Etorri!

*Etxelilan bazkalduko dou alkarreaz, baΓ±e janarixe bakoitxak etxetik ekarri beharko dau konpartitzeko. Edarixak gure kontu!

Bazkaltzeko eta osteko bakarrizketako zenbat ixango gazen kalkulateko, otsailan 24a orduko apuntatzi eskatu nahi dotzuau; email honi erantzunez, telefonoz edo zuzenin bulegoa hurreatute.

Zuen zain egongo gaz

Otsailak 21, KARNABAL martitzena!

Herriko ikastetxik mozorrotute kalea urteteko egune bihurtu de egun hau, umikin batea gurasuk, noski. Aspaldi baten suerte txarra dan eukitxen egune dala esan birdou, eguraldixe dala ta, ia ongun hori aldatzen dan eta denpori geure alde dan. Azpixan ikusiko dozuen kartelin ikusiko dozuez egunin tzir egongo dizen ekitaldixak. Ia ondo pasten douen danok, mozorroz jantzirik.

JOSE MARI NABERAN IV. herri krosa!

Martxoan 19 xan (domeki) ospatuko da herrixan, IV. herri krosa JOSE MARI NABERAN, Zubi-Zahar herri ikastolik eta XE Ibilaldia 2023 xak antolatute. Aurten be hiru ibilbide eukikotxu: txikixe (380 mt) ertaine (1.340 mt) eta handixe (7.200 mt). Lelengoko bixeta juteko 2 euro ordaindu biko da eta batzen dan diru YAALAH elkartintzako ixango da. Nausixanin 12 euro ordaindu biko da. Azpiko kartelin dakazue bakotxan ibilbidi. Hasi beroketakin eta hartu parte!