
Etxelila zabaldu zanetik bost urte pasatu zile ospatu gendun 2019 xan, eta egun horretarako Etxelilai propixo eindako abesti bat be badakau on. Holaik diño letrik:
«Zor bat geneukan,
geure buruarekin zor bat:
Eta libre izatea.»
Etxelilan sortu douen emakumion topaleku ezinbesteku ixan da zor hori kitatzeko bidin, feminismun bidin, aurrea etxeko. Horreatxik, 2013. urtetik hona alkarreaz egindako ibilbidiai aitortza etxeko aprobetxatu nahi dou 10. urteurrena.
Urte hauetan, bakotxa bere eran, Etxelilan parte ixan zazen guztioi urteurrena alkarreaz ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dotzuau. Hamarkada honetan egindaku ospatzeko eta beste hainbeste etxeko indarrak batzeko hitzordu dakau martxoan 11an. Eta egitarau ederra prestatu dou horretako. Etorri!
*Etxelilan bazkalduko dou alkarreaz, bañe janarixe bakoitxak etxetik ekarri beharko dau konpartitzeko. Edarixak gure kontu!
Bazkaltzeko eta osteko bakarrizketako zenbat ixango gazen kalkulateko, otsailan 24a orduko apuntatzi eskatu nahi dotzuau; email honi erantzunez, telefonoz edo zuzenin bulegoa hurreatute.
Zuen zain egongo gaz