Hondakin organiku batzeko sistema barrixe oso emaitz onak da emoten! 8,5tona jaso diz Ondarrun!

Ondarruko udalak jakitxea emon dabenez, azkan astitan hondakin organikuk batzeko 2.301 KIT banatu diz herrixan, Udalak bide batez herrixe nahi ixan dau zoixondu onarteko erantzune oso ona ixan dalako. Beste dato bat be emon dabe, ondio 1.187 etxebizitza falta dizela KIT honek banatzeko, eta horretako beste banaketa egun bat ipini dabe: URTARRILAK 13an karpa bat egongo da alamedan goiz eta atsaldez…

Momentuz Lea-Artibain, Ondarrun eta Berritxun banatu diz:
KIT-a JASO DUTEN ETXEBIZITZAK KIT-a JASOTZEKO FALTA DIRENAK
        160   
ONDARROA 2301        1.187   
GUZTIRA 2.477

23380165_1474339132602730_4369858233460431090_n.jpg

Gexenoi onezkio aia gazkun Kit horretan, organiku batzeko potu, edukiontzixak iraitxeko txartela, urtebeteako poltsa biodegradablik eta birziklapen egokixe etxeko argibidin triptiko bat jaso dou.

5a88e9e6-e533-41b6-a82f-f8ab97081dfe.jpg7f5684e7-8138-42ae-8db5-385ddff85874.jpg

Eskualde osun ezarri nahi dan sistema honen helburu, gaike sailkatutako hondakinan birziklatze portzentaji %70ea aiati de, eta momentuz datuk oso onak diz. Sistema hau hasi zanetik (azarun erditxik gitxi gorabehera) 8500 kilo jaso douz Ondarrun, eta hamen hori erakusten daben argazkixe:

20e2faf6-6f0f-4594-8854-084b3c9e061e.jpg

Beraz badakiau zeinddan bidi! Ahalik eta gexen birziklatzeko erakundik nahi daben medixo eta erreztasun guztik emoleikez, baine benetako erantzunkizune geuri de, herritxarrona! Beraz Garbi eta Argi jokatu hondakinakin!!!

Zaldupeko plazan jarriko dizen birziklateko ontzixan kokapenaz galdetukotza udalak herritarrai

12

Ondarruko Udalak herri jasangarri bat eraikitzeko urrats barri bat emongo dau eta Zaldupeko plazan be birziklateko ontzixak jarriko dotxu. Hondakin kopuru handixenak sailkatzeko helburu dauke udalak eta horretako beharrezkuk dizen bitartekuk jarriko dotxu. Zaldupen herriko beste hainbat gunetan egin daben modun birziklateko gune berri bat jarriko dabe, gutxinaka bada be herritarrak hondakin guztik birziklateko ohitura hartzen juteko.