Artadixak berreskuratzi proposatu dabe EGUZKI talde ekologistako kidik

1

Hauxe zabaltzeko eskatu dosku EGUZKI talde ekologistako lagunak:

Artadixe aspalditxik da errotute gure kostaldin. Gure herrixetako toponimixik hori erakusten dau: Artabide kalea Ondarroa, Artibai ibaia, Artadi auzoa Lekeition…

Bañe azken hamarkadetan artadi horrek txikitzen eta desagertzen jun diz. Euren ordez piñu edo eukalituse sartu de, egurre ustiatzeko.

Horrek kostaldeko paisaian eragin dau. Egurran ustiaketa dala ta, sarritxan lurrak biluzik geatzen diz, itxura penagarrixe emonaz. Gañea, lurrak biluzik egonda, higaduri handitxu etxen da.

Horreatxik proposatzen dou kostaldin artadixe berreskuratzi, onura handixak ekarriko dabelako: higaduri gutxituko da, paisaia hobetuko du (bertan paseoan ibiltzen dizen herrixtarran gozameneako) eta biodibertsitati handituko dau.

Baso hori berreskuratzeko pausoka juti proposatzen dotzau Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Mendexako udalei:

– Udal hauek kostaldin daukezen lurran inbentario bat egin

– Lur horietan ze espezie dazen ikusi

– Lur horietan espezie autoktonuk badaz monokultibun, artak landatu (beti be han egon ahal dan bioniztasun botaniku errespetatuz).

– Piñu eta eukaliptu landatuta daukezen kostaldeko lur jabikin kontaktun jarri

– Lur jabe pribatu horrekin hitzarmenak etxen ahalegindu, euran lurretan (zati baten edo lur osun), artik landatzen juteko

– Kasu batzutan lur pribatu horrek erosteko aukeri aztertu

Apurke apurke pausu honek emonda, Ondarrutik Lekatxoa dun bidi euskal kostaldeko artadi handiena bihur dezakegu, biodibertsitatintzako eremu garrantzitsu sortuz, herritarran gozameneako.

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.