Zelan lagundu herriko komertzixu, gabonetan kontsumismu bultzatu baik?

Idatzi hau zabaltzeko eskatu dosku herriko EGUZKI ekologista taldekuk:

eguzki 2

Emoteban azkan urtitan gabon argixan erabileri arrazionalizaten euala Ondarrun, egun gutxiauatan bizten zilako. Bañe aurten inoiz baino lehenaua biztu diz, azarun amaieran.

Badakiau gaur egungo LED argixak askoz be gutxiaua kontsumitzen dabela, bañe gure kezka argi horren balixo sinbolikuai buruzku de. Argi horren bidez jende normala baño gehixaua kontsumitzea bultzatu nahi de, eta badakiau horrek ze ondorixo edukitzen daben urtero: behar ez dizen gauzak erostea, hondakin kopuru pillu sortzi…

Merkatal zentru handixak eta enpresa handixak kanpaña gogorrak etxen dotxue gabonetan jendik gexaua erosteko. Eta ulertzen dou herriko dendak eta herriko udalak olatu horretan itto nahi ez ixati, eta herrixe argiz beteti jendik gabon egun horietan herrixan kontsumi dezan. Bañe azkanin danok dinamika kontsumistetan sartute amaitzen dou. Gure ustez gauzak beste modu batea egin leike, urte osun tzir.

Herriko denda txikixetan kontsumitzearen alde gaz, eta horretako urtin tzir etxen dizen kanpañak oso ondo ikusten dou. Udalak eta dendari elkartik lan handixe etxen dabe herritarrengan kontzientzixi sortzen. Gure babes osu dauke. Bañe gabonetan bultzatzen dan kontsumo eredu irrazionala ez gazku gustaten.

Horreatxik, Ondarruko udalai eta herriko dendaxai eskatzen dotzau hurrengo urtitan gabon argixak ipintxekotan, beranduaua ipintxeko, eta ez hilabete lehenaua. Adibidez, argixak abendun 15etik urtarrilan 7re biztute nahiku dala uste dou. Helburu gabonak iragartzi bada, egun horrekin nahiku de. Horren ordez, urte osun herriko komertzixutan kontsumitzeko kanpaña gexaua ein daiteke.

Espero dou gure iritzixak balixo ixati gai honi buruz eztabaidi zabaltzeko eta danon artin irtenbide egoki bat topateko.

ONDARRUKO EGUZKI

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.