Panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dabe EGUZKI talde ekologistako kidik

EGUZKI talde ekologistako lagunak idatzi hau bixalduzku:

Ondarrun eta ingurutan dazen panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou. Instituzinoiai eta herritxarrai laguntzi eskatzen dotzau hau landariau gitxike gitxike kentzen juteko.

Panpako bedarran jatorrixe Hego Amerikan da, baine azkanengoko urtitan asko zabaldu de gure ingurutan. Oso errez egokitxu de gure klima, eta oso errez ugaltzen da, milaka hazi soltaten dotxuzelako. Mobiute eta abandonata dazen lurretan hazten da batez be, eta bertoko beste espezixe batzun leku hartzen dau. Behin asko hazitxakun, oso gatxe ixaten da kentzi (sustrai eta guzti ata bir de, eta uztailetik aurrea hazten gakon lori ebai bir de, hazixak botaten hazi aurretik).

Biodibertsidadi zaintzeko, oso inportanti de landare inbaditzailik kontrolata eukitxi.

1

whatsapp-image-2018-09-14-at-18-59-36

whatsapp-image-2018-09-14-at-18-59-57

whatsapp-image-2018-09-14-at-19-00-13

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.