“BIR GANDUZ 2018” Proiektun harire Yaalah elkartik idatzitxako oharra!

Hauxe mezu bixaldu doskue Ondarruko saharar herrixan aldeko YAALAH elkartetik:

⚠️📢 Bir ganduz 2018” proiektun ingurun:

Kaixo herritxarrok!

Irailak 14an taldetxu bat batu giñan “bir ganduz 2018” proiektu azaltzeko eta saharar kanpamentuta 2018ko Abendun eingo douen biajin ingurun informaziñoi emoteko.

Bertan azaldu gendun modun, urrixan hasieretako saharar kanpamentuta biaji antolatzen daben arduradunai Ondarrutik zemat lagun guzen zehaztu bihir dotzau (biaji azarun 30etik abendun 8re ixango da) .Horretako epe tarte bat ipini dou biajea datozenak baieztapena emoteko.

Biajin parte hartzeko, 628986839 (eneko) telefono zenbakire deitxu, yaalahelkartea@gmail.com helbide elektronikure idatzi edo elkarteko kidiai esan zuzenin.

BAIEZTATZEKO AZKANENGOKO EGUNE IRAILAK 28an IXANGO DA!

Edozein zalantza ero galdera badakazu biajin edo proiektun ingurun ez duda textun agertzen dan telefono zenbakire deitxu edo helbide elektronikure idazteko!

🇪🇭YAALAH ELKARTEA🇪🇭

Pasan baixakun ein zan batzarreko argazkixak

(Argazkixak: LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA)

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.