Zaldupeko plazan jarriko dizen birziklateko ontzixan kokapenaz galdetukotza udalak herritarrai

12

Ondarruko Udalak herri jasangarri bat eraikitzeko urrats barri bat emongo dau eta Zaldupeko plazan be birziklateko ontzixak jarriko dotxu. Hondakin kopuru handixenak sailkatzeko helburu dauke udalak eta horretako beharrezkuk dizen bitartekuk jarriko dotxu. Zaldupen herriko beste hainbat gunetan egin daben modun birziklateko gune berri bat jarriko dabe, gutxinaka bada be herritarrak hondakin guztik birziklateko ohitura hartzen juteko.

ZAMARREZ betetako gabonak

Ondarruko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau zabaltzeko eskatu dosku:

1Alla diz gabonak, eta urtero lez zamarrez betetako kontenedorak ikusten hasi gaz.

Jai hauetan gure kontsumu asko hazten da, hondakin asko sortzen douz, jateko asko alperrik galtzen dou eta hondakin gehixenak zabortegixetan amaitzen dabe, birziklatu baik.

Hau de gure ondorengo belaunaldixai opa nahi dotzauena? Zamarrez betetako mundu?

Gabonak ospatzeko hainbeste zabor sortu beharrik ez da. Horretako neurri batzuk hartu bihir douz:

– Ondo neurtu zemat jango douen, erositxako jateku alperrik ez galtzeko.

– Bihir douen eta ibiliko douzen gauzak bakarrik oparitxu.

– Sortzen douen hondakinak birziklatu.

Eta gogoratu, lagunakin eta familixakukin ondo pasateko ez da gauza askoik bir. Zentzuz jokatu!

2

SATURRANgo erreki bitsez gañezka

Uda plenun holako irudixak ikusti goran goran ipintxen gatxu, beatu gaur Saturrango errekan ata douzen argazkixak. Hondartza jun eta kakaz beteta urten uretatik. NAHIKU DE!!!
Astebetin bigarren isurketi dala gogoratzen dosku EGUZKI talde ekologistakuk.

satu 1

satu 2

satu 3

ZERO ZAMARen idatzixe, Zapato Azulai buruz

Zapato Azulin sortutako zamarran ingurun, hauxe idatzixe ata dou.

5Noiz ikasiko dou ondo pasaten horrenbeste zamar sortu baik?
Argazkixetan ikusten dana Zapato Azulin Ondarrun sortutako zamar pilu de. Urtero jaxan antolatzailik (Radixuk) ahalegin handixe etxen dau hau ez pasateko. Eta aurten inoiz baino baso urdin gexa atatxuz jentik horretxek basuok erabiltxeko behin eta barriro, eta kalik garbixaua eoteko.

Baine argi da zeozer gexa ein bir dela. Jentin mentalidadi aldatu, reziklateko kontenedore gexa ipini, taberneruk inplika…

4

2Jai bat antolatzen dan bakotxin zamar asko sortzen dou. Hondakin askok bertederutan amaitzen dau, eta beste askok errekan eta itsosun amaitzen dabe, eta inguru naturala kontaminaten dabe.
Geuk ondo pasateko Euskal Herrixe bertederoz beteten gabiz eta planetako rekurso naturalak jaten gabiz.

1

3Jai eredu aldatu bir dou, garbi jokatute be ondo pasa leikelako.

Beste isurketa bat Ondarruko portun

Ondarruko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixaldu dozku:

Ongo astin be koipin itxurako likido rosa bat agertu de Ondarruko portun, txalopa artin. Eta metro gitxire jenti hondartzan euan bañaten.Urti jun eta urti etorri Ondarruko portuko urak zikinddute segi etxen dabe. Hamen dakazuez 2011, 2012 eta 2013ko argazkixak, adibide latxeik. Noiz arte segi ein bir dou holan? Noizko porto garbi bat? Zeindde honen egoerin arduradune? Eta zeinek hartu bitxu neurrixak hau gexa ez pasateko?

1

2

3