ZAMARRAn arazu konpondu beharra aldarrikatzen dou!

Idatzi hau jaso dou ONDARROA ZERO ZAMAR taldekuk bixaldute:

Herrixan bolo bolo dabil Zapato Azulin jente asko ibili zala eta be bai kalitan zamar asko geatu zala. Zoritxarrez Euskal Herriko jai handi guztixetan errepikatzen dan irudixe da.

mmmmmmm

Guk proposamen batzuk landu douz, eztabaidi sortu eta egoeri hobetzen juteko eta datorren urteko Zapato Azule garbixaua ixateko (eta herrixan eta eskualdin ospatzen dizen beste jai batzuk be bai).

Urtero lez, aurten ere hondakinez beteta amaitu dabe Ondarroako kalik Zapato Azulin. Zabortegixan amaituko daben hondakin pillu.

Urtetik urtea neurri gehixaua hartzen diz hau ez gertateko, bañe argi da ondioik pauso gehixaua emon bihir dizela.

Zapato Azulin hondakinan arlun ondo eta txarto egin dana idatzi dou, hurrengo urteetako neurrixak hartu ahal ixateko.

ONDO EGIN ZANA:

  • Alde Zaharrin eta Alamedan beira eta ontzi arinentzako bi edukiontzi ipini
  • Txosnetan baso berrerabilgarrixak emon
  • Mikrofonotik baso berrerabilgarriak erabiltzeko errepikatu, eta “litruk” etxen ebizen  gaztiai gero dana edukiontzixeta botateko eskatu
  • Txosna barrun birziklatzeko potuk ipini

 

TXARTO EGIN ZANA

  • Tabernetan behin erabiltzeko plastikozko basuk emon
  • Kalin “litruk” edan eta gero botilak eta poltsak bertan laga
  • Tabernetako beirazko botilak zamartza bota, eta ez birziklatzea

 

EGOERA HOBETZEKO NEURRI BATZUK

  • Taberna guztin konpromisu beira guztixe birziklatzeko
  • Baso berrerabilgarrixak bueltatean diru itzuli, (Antxoa Egunin egin zan latxeik) baso honek lurrin ez amaitzeko
  • Gaztik “litruk” egiten dotxuen lekutan birziklatzeko edukiontzixak ipini (horxiak eta berdik, eta neurri txikixauakuk). Boluntaxo edo hezitzaile batzuk ipini gaztiai esateko nun dazen edukiontzixak, edo hutsik dazen botilak jasotzen juteko
  • Behin bakarrik erabiltzen dizen plastikozko edalontzixakin amatxu bihir dou
  • c
  • ccc
  • ppp

p

cc

mmmm

 

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.