Beste isurketa bat Ondarruko portun

Ondarruko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixaldu dozku:

Ongo astin be koipin itxurako likido rosa bat agertu de Ondarruko portun, txalopa artin. Eta metro gitxire jenti hondartzan euan bañaten.Urti jun eta urti etorri Ondarruko portuko urak zikinddute segi etxen dabe. Hamen dakazuez 2011, 2012 eta 2013ko argazkixak, adibide latxeik. Noiz arte segi ein bir dou holan? Noizko porto garbi bat? Zeindde honen egoerin arduradune? Eta zeinek hartu bitxu neurrixak hau gexa ez pasateko?

1

2

3

Zaindu ARTIBAI erreki

Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixalduzku:

Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondartzan agertu diz gero.

1

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!

2

3

4

Zuhaitz egune bertan behera

kartela Larruskain 2016-bertan behera

Udaletxetik ohar hau bixaldu dosku:

Domekako iragarritako zuhaitz egune bertan behera lagati erabaki dau
Ondarroako Udalak eguraldi txarra emonda dalako. Aurreraua
Larruskaineko baso autoktonun landaketak eingo dizen ala ez
erabakitzeko da ondioik bañe zer edo zer dakiauenin abisako dotzuau.

ONDARRU ur azpixan

1Gaur goxaldeko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak. Astilleru, Kantxopi, Portu,… erreka ondun dazen denda, lokal eta taberna askotan sartu de ure pleamarraz batea. Portun euazen txalopa askotako txikotak apurtu diz eta goxaldin ezin lotute ibili diz bertan.

3

 

2

 

4

Bideuk be argi erakusten dabe urak euki daben indarra:

Hondakinakin garbi jokatu!!!

wp-1454945288904.jpeg

Ondarruko Udalak hondakinak bereizteko zamarpotuk nahi dau ipini. Hasiera baten Kamiñazpiko parkin ipinikodau. Ze iritzi dakazu zamarpoto barrixan kokapena? Emon zeure iritzixe: Udaletxeko  telefonure detxute (900314053) edo korreo elektronikun bitxartez,(komunikazioa@ondarroakoudala.net).

Gutxitu-Berrerabili-Birziklatu, danon esku da!!!