ZAMARREZ betetako gabonak

Ondarruko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau zabaltzeko eskatu dosku:

1Alla diz gabonak, eta urtero lez zamarrez betetako kontenedorak ikusten hasi gaz.

Jai hauetan gure kontsumu asko hazten da, hondakin asko sortzen douz, jateko asko alperrik galtzen dou eta hondakin gehixenak zabortegixetan amaitzen dabe, birziklatu baik.

Hau de gure ondorengo belaunaldixai opa nahi dotzauena? Zamarrez betetako mundu?

Gabonak ospatzeko hainbeste zabor sortu beharrik ez da. Horretako neurri batzuk hartu bihir douz:

– Ondo neurtu zemat jango douen, erositxako jateku alperrik ez galtzeko.

– Bihir douen eta ibiliko douzen gauzak bakarrik oparitxu.

– Sortzen douen hondakinak birziklatu.

Eta gogoratu, lagunakin eta familixakukin ondo pasateko ez da gauza askoik bir. Zentzuz jokatu!

2

Iruzkin bat utzi

Ekologixi atalean

Erantzunak itxita daude.