Ondarruko Udalak herri jasangarri bat eraikitzeko urrats barri bat emongo dau eta Zaldupeko plazan be birziklateko ontzixak jarriko dotxu. Hondakin kopuru handixenak sailkatzeko helburu dauke udalak eta horretako beharrezkuk dizen bitartekuk jarriko dotxu. Zaldupen herriko beste hainbat gunetan egin daben modun birziklateko gune berri bat jarriko dabe, gutxinaka bada be herritarrak hondakin guztik birziklateko ohitura hartzen juteko.