Zoixonak ONDARRU! Bizkaixan REZIKLATEA gexen bixaltzen daben herrixe bihurtu gaz

ONDARROA ZERO ZAMAR taldik idatzi hau bixaldu dosku:

Ondarru bihurtu de Bizkaixan birziklatzea hondakin gehixen bidaltzen daben herrixe.

2017 xan hondakinan %29 bixaldu gendun birziklatzea; eta 2018ko lehen hiru hillitan %48,7 bixaldu dou birziklatzea.

Emaitza hau hobetzen jungo dala aurreikusi leike, udabarrixan sortzaile handixak be (tabernak, dendak…) organiku banatzen hasi dizelako.

Gorakada honek erakusten dau politika eta erabaki ausartak emaitza onak emoten dabela.

Ondarruko udalak duela urte batzuk helburu bat ipini ban: hondakinen %70 baño gexaua banatu eta birziklatzea bixaltzi. Eta helburu hori beteteko neurrixak hartzen jun de urtez urte. Adibidez, organiku banatzeko mateixala eta birziklatziai buruzko informaziño herriko etxe guztixeta zabaldu dau, kanpaina pertsonalizatu eindde. Hau oso neurri garrantzitsu ixan da.

Herriko ikastetxe eta talde askok be neurri ausartak hartu dotxue hondakinak gutxitu eta birziklapena bultzatzeko. Eskertzeku eta txalotzeku de euren lana.

Hurrengo hillitan ikusiko dou ia emaitzak hobetzen jarraitzen daben. Ondioik lan asko da etxeko, bañe norabide onin guz eta pauso garrantzitsuk emon dou azken hillitan. Eskualdeko beste herri batzuk be aurrea duz, gero eta hondakin gexaua sailkatuz.

Lea-Artibai eskualdeko herrixak gauza bat daz erakusten: neurri onak hartuz gero, Bizkaiko herrixetan be posible dala birziklatze tasa altuk lortzi.

Ondarruko eta eskualdeko udalak eta herrittarrak animatu nahi dou aurrea jarraitzeko. Bide onetik guz eta eredugarrixak gaz. Zoixonak danoi!

2018ko reziklaje malli ondarrun

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.