Artxiboa gaika: Ekologixi

Zoixonak ONDARRU! Bizkaixan REZIKLATEA gexen bixaltzen daben herrixe bihurtu gaz

ONDARROA ZERO ZAMAR taldik idatzi hau bixaldu dosku:

Ondarru bihurtu de Bizkaixan birziklatzea hondakin gehixen bidaltzen daben herrixe.

2017 xan hondakinan %29 bixaldu gendun birziklatzea; eta 2018ko lehen hiru hillitan %48,7 bixaldu dou birziklatzea.

Emaitza hau hobetzen jungo dala aurreikusi leike, udabarrixan sortzaile handixak be (tabernak, dendak…) organiku banatzen hasi dizelako.

Gorakada honek erakusten dau politika eta erabaki ausartak emaitza onak emoten dabela.

Ondarruko udalak duela urte batzuk helburu bat ipini ban: hondakinen %70 baño gexaua banatu eta birziklatzea bixaltzi. Eta helburu hori beteteko neurrixak hartzen jun de urtez urte. Adibidez, organiku banatzeko mateixala eta birziklatziai buruzko informaziño herriko etxe guztixeta zabaldu dau, kanpaina pertsonalizatu eindde. Hau oso neurri garrantzitsu ixan da.

Herriko ikastetxe eta talde askok be neurri ausartak hartu dotxue hondakinak gutxitu eta birziklapena bultzatzeko. Eskertzeku eta txalotzeku de euren lana.

Hurrengo hillitan ikusiko dou ia emaitzak hobetzen jarraitzen daben. Ondioik lan asko da etxeko, bañe norabide onin guz eta pauso garrantzitsuk emon dou azken hillitan. Eskualdeko beste herri batzuk be aurrea duz, gero eta hondakin gexaua sailkatuz.

Lea-Artibai eskualdeko herrixak gauza bat daz erakusten: neurri onak hartuz gero, Bizkaiko herrixetan be posible dala birziklatze tasa altuk lortzi.

Ondarruko eta eskualdeko udalak eta herrittarrak animatu nahi dou aurrea jarraitzeko. Bide onetik guz eta eredugarrixak gaz. Zoixonak danoi!

2018ko reziklaje malli ondarrun

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

ZAMARRAn arazu konpondu beharra aldarrikatzen dou!

Idatzi hau jaso dou ONDARROA ZERO ZAMAR taldekuk bixaldute:

Herrixan bolo bolo dabil Zapato Azulin jente asko ibili zala eta be bai kalitan zamar asko geatu zala. Zoritxarrez Euskal Herriko jai handi guztixetan errepikatzen dan irudixe da.

mmmmmmm

Guk proposamen batzuk landu douz, eztabaidi sortu eta egoeri hobetzen juteko eta datorren urteko Zapato Azule garbixaua ixateko (eta herrixan eta eskualdin ospatzen dizen beste jai batzuk be bai).

Urtero lez, aurten ere hondakinez beteta amaitu dabe Ondarroako kalik Zapato Azulin. Zabortegixan amaituko daben hondakin pillu.

Urtetik urtea neurri gehixaua hartzen diz hau ez gertateko, bañe argi da ondioik pauso gehixaua emon bihir dizela.

Zapato Azulin hondakinan arlun ondo eta txarto egin dana idatzi dou, hurrengo urteetako neurrixak hartu ahal ixateko.

ONDO EGIN ZANA:

  • Alde Zaharrin eta Alamedan beira eta ontzi arinentzako bi edukiontzi ipini
  • Txosnetan baso berrerabilgarrixak emon
  • Mikrofonotik baso berrerabilgarriak erabiltzeko errepikatu, eta “litruk” etxen ebizen  gaztiai gero dana edukiontzixeta botateko eskatu
  • Txosna barrun birziklatzeko potuk ipini

 

TXARTO EGIN ZANA

  • Tabernetan behin erabiltzeko plastikozko basuk emon
  • Kalin “litruk” edan eta gero botilak eta poltsak bertan laga
  • Tabernetako beirazko botilak zamartza bota, eta ez birziklatzea

 

EGOERA HOBETZEKO NEURRI BATZUK

  • Taberna guztin konpromisu beira guztixe birziklatzeko
  • Baso berrerabilgarrixak bueltatean diru itzuli, (Antxoa Egunin egin zan latxeik) baso honek lurrin ez amaitzeko
  • Gaztik “litruk” egiten dotxuen lekutan birziklatzeko edukiontzixak ipini (horxiak eta berdik, eta neurri txikixauakuk). Boluntaxo edo hezitzaile batzuk ipini gaztiai esateko nun dazen edukiontzixak, edo hutsik dazen botilak jasotzen juteko
  • Behin bakarrik erabiltzen dizen plastikozko edalontzixakin amatxu bihir dou
  • c
  • ccc
  • ppp

p

cc

mmmm

 

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Isurketi Artibai errekan

Urtero lez, uda sasoi aila da eta Artibai errekan isurketak agertzen hasi diz. Atzo be koipi agertu zan errekan, fabrikan batetik botata?

Jenti errekan eta hondartzan bainaten dabilela kontutan hartute, halako isurketak osasun publikun kontrako ekintzak dizela pentsaten dou, eta baitxe ingurumenan kontrakuk.

Herritxar batzuk udaltzainetan salatu ben pasa zana, eta hamendik aurrea be herritxarrak animaten douz halako egoerak salatzea.

po

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Saturrango dunak garbitxu dotxuez herritxarrak!

Atzo 30 bat lagun batu zin SATURRANgo hondartzi eta hondarra babesteko dazen dunetan batutako zikinkexa eta zamarrak jasoteko. Deialdixe EGUZKI talde ekologistik ein ban eta hainbat boluntaxok einben bat deialdi horreaz!

Zamar asko jaso arren eta dunak garbi gelditxu arren geure arduri de ingurumena eta gune naturalak zaintzi! Esaerik diñon modun: “Garbixena ezta gexen garbitzen dabena, gitxien zikintzen dabena baino!”

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Apirilan 16 (astelehena) hitzaldixe Guzur Etxin: BURUJABETZA ELIKATZEKO GILTZA

Hitzaldi interesgarrixe entzuteko aukeri eukikou ongo astelehenin Guzur Etxin arratsaldeko 18:00tan. Elikadurin Burujabetzi Euskal Herrixan gaxe hartute eta hizlaxak Unzalu Salterain, Jolanda Formoso eta Leo Belaustegi ixango diz. Ipar Hegoa fundaziñoik antolatu dau.

apirilak 16 hitzaldixe

Iruzkin bat utzi

Azterketa, ikerketa, Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Apirilak 14 (zapatu) SATURRANgo Dunak garbitzea guz, bazatoz?

Datorren zapatun (apirilak 14), Saturrarango dunak garbitzea guz auzolanin. Arratsaldeko 17:00etan batuko gaz Saturrarango egurrezko zubxian. Gero, dunetan dazen hondakinak jasoko douz. Beharrezko mateixalak Eguzki talde ekologistik erungo dau (eskularruk, boltsak…).
Etorri nahi dabenak ez dauke ixe ekarri beharrik, laguntzeko gogu bakarrik.
Jasotzen douen hondakinak birziklatzea bidaliko dou.
Gure hondartzak eta itsosu garbi eduki nahi douelako, animatu eta etorri!

Apirilak 14 dunak garbitzea SATURRANEA

Iruzkin bat utzi

Ekologixi, Herri mugimenduk atalean

Martxoak 30 (baixaku) III. ZAHARBERRI azoki

Aurten be Kanttoipe errebuelta ingurun ipiniko diz azokako mahaixak. Bertan topakozue artisaun lanak, larrugiñak, bitxigilik, taluk, gaztai saltzallik, garagardo artisauk…

martxoak 30 azoki

Iruzkin bat utzi

agenda, Ekologixi, Herri mugimenduk atalean