‘Mater’ ontzi museo ekoaktibu Ondarrun eongo da uztailan 7 tik 9 re

Mater ontzi museo ekoaktibu Ondarruko portun eongo da uztailan 7 xan, 8 xan eta 9 xan, Zero Zabor Uretan kanpañiaz. Covid-19ak eragindako itsas hondakinen areagotzik sortutako arazuaz jabetzeko baliatuko dau kanpañi ontzi museuk. Ontzi museu bisitatzeko aukeri eukitxiaz gain, Ondarrun portuko garbiketi eta itsas hondakinen arrantza etxeko aukeri eongo da.