Ondarruko EGUZKI talde ekologistik salaketa hau einddau gertaera honen aurrin:

Ondarroako Eguzkik publikoki salatu nahi dau gure herrixan kaxuk karabiniaz hiltzen daben pertsona bat dala.
Hildde agertu dizen txoixetan , errez ondoriozta leike pertsona hori bizi den eremu, hori dala ta, Udaltzaingu jakinangain da.
Ez dosku batere grazirik etxen animalixak haoako modu krudelin hiltxik, dibertsio hutsez. Gañea, hildako aleez gain, zauritun kopuru be handixaua ixango da.
Gure herrixan kaxo kopuru handixe danez, pertsona batzuk uste dabe izurrite bat dizela. Bañe ez da holaik. Egixe esan, kaxo espezixe ezberdin askoren multzu da. Eta horrek guztik gure kostaldeko puntu jakinetan biltzen diz, haien kopuru askoz handixaua deaa emoten baidabe.
Ondarrun dan kaio kolonixi hain dan garrantzitsu, ornitologo askoren topaguni da ta. 2016 xan ornitologo kaxozalin topaketak ein zin, Laridays ixeneku. Latitude honetan oso ale arraruk ikusi ahal ixan zin, hala nola Estatu Batutatik, Kanadatik edo Ukrainatik etorritxako kaio batzuk.

Bestalde, gomendatzen dou ez emoti jaten, ez eta hiriko faunatzat hartzen dan beste edozein animalixai bez, hala nola ahateei eta katuai, kaixuk jateko aprobetxa ditzaketenak.
Ikerketan batek Ondarrun kaio populaziñoi beste edozein lekutan latxeik hartuko balu izurrite gisa, ale kopuru murriztu ahal ixango litzateke hainbat metodo erabiliz, gordinak ixan baik.
