
Atzo, astelehenin, betiko lez Alamedan batu zin herriko edadekuk pankarta atzin 20 minutuko geldialdixe eiñaz. Antolatzallin arabera 167 lagun batu zin bertan eta ekimen barri baten albisti zabaldu ben. Jakingo dozue honezkeo Bankuk eta Aurrezki kutxak zerbitzuk murriztutxuezela digitalizaziñoin ondoren eta horren ondorixoz, adibidez, adiñekuk arazo larrixak eukitxen dotxuela euran diruk atateko. Hori dala ta, Bizkaiko PENTSIONISTAN Mugimenduk udaletxitan moziñoik sartutxue. Hainbat eskaera daz jasota moziñoi hortan, esate bateako herrixetan dazen banku eta aurrezki kutxetako lehiatilletan adinekuai aurrez aurreko zerbitzuk bermatzi.
Hamen, gaur goixin moziñoi udal erregistrun sartzea jun dizen pentsiodun talde bat.
