Arrastre pelagiku: etenik ez dauken jarduera suntsitzailli

Idatzi hau bixalduzku Ondarruko EGUZKI talde ekologistik:

Eguzki talde ekologistatik deitoratu behar dou, aurten be, gure kostaldetik gertu ontzi herrestari (arrastrero) pelagikuk topatzi. Daneta zortzi itsasontzi irlandar zenbatu dou, baina ziurrenik ontzi gehixa ixango diz.

Arrastero horietako batek “ikuskizune” eskainizkun domeka arratsaldin (2020/08/02) Ondarruko portun: ezpata-arrain eder bat odola daxola, bizkar-hegala apurtute, kupida gabe egurtu balute latxeik, benetan sare pelagikun ondorixu bada be. Pelagikuk, dana batzen daben sare horiek, espezie komertziala ixan, ez komertziala edo babestuk.

Sare pelagikukin arrantza eitti debekatute da, bai Espainian, bai EAEko uretan, nagusiki, bidin jartzen dan guzti harrapatzen dabelako, eta ondorioz, deskarte izugarri sortzen dabelako. Ixan be, arrastea inbutu formako lastra sare bat botatzin datza, mugitzen duzen bi itsasontziren artin, eta bidin topatzen dan guztixe sareko hondun jasotzen dabe. Sare horrek futbol-zelai baten tamainako ahue euki leike, eta ez dabe helburu den espezixi bakarrik harrapaten, mota guztixetakuk baizik, komertzialak ixan, ez komertzialak edo babestuk, hala nola dortokak, ixurdik eta baleak. Sarin kateatute igarotzen daben denborak, pilatutako pixuaz batea, harrapakine zapuzten eragiten du, eta ehuneko handi baten itsosa itzultzen diz merkataritza-interesik ez daukelako, baina hori gauzatzen daneako deskarteko alik hilde daz.

Arraste pelagiku lege barrun etxen danin be, ez da iraunkorra, arrantza-tokixak eta ekosistemak agortzen dabelako. Kantauriko arrantzalik aldiz artisau-teknikak erabiltzen dabe, xaxiango arrantza edo kazea kasu, hegaluzik banan-banan harrapatuz deskartik saihestuz.

Hegaluzik be deskarga ben, ezpata-arrañe latxeik egurtute edo gehixaua,  kiloko 2-3 eurotan salduko zutelarik, gero kontserba-saltzaile bihotzgabin batek latetan gordeta, kiloko 16-21 eurotan saldukozku, amuaz banan-bana arrantzatutako hegaluzi dala sinestaraziz eta batxe ordaindu be, benetan itxura dauken gauza  bakarra hegaluzik ixaten datzan  bitxartin, bañe inolaz be ez bardiñak, ez kalitatez, ez itsosoarekiko edo bertako bizidunekiko errespetuz, ezta produktu bat edo beste arrantzatu eta erostin  eragiten douen aztarna ekologikikuai dagokionean be.

Jatorriz frantsesak eta irlandarrak dizen arraste-ontzi horrek Europako legedixan estalkipin arrantzatzen dabe nazioarteko uretan, nahiz eta, batzutan, gure kostaldetik 12 miliatara dan linea gainditzen daben, teknika horrek debekatute dazen Euskadiko eta Espainiko legedixe urratuz.

Gauzak horrela, konpromiso handixaua eskatzen dotzau Españiko eta EAEko administraziñoiai. Gure ustez, deskartik, kuotak, deskargatzeko aurretiko abisuak eta lonjako pasabideak zorrotzauak ixan beharko litxake. Era berin, euskal administraziñoiai eskatzen dotzau trazabilidadin kontu egixe bihurtzeko, kontsumitzailik identifika dezan zein itsasontzitatik datorren, nun arrantzatu dan, zein arrantza-artiaz, zein portutatik datorren eta, horrela, benetan, zer produktu kontsumitu nahi daben.

Arrantzalik ere arreta handixaua ipini beharko lukete trazabilitdadin gaxin, eta, gure ustez, euran aldarrikapen nagusixetako bat ixan beharko luke. Jakina, horrekin guztixakin batea, funtsezku da kontsumitzailin kontzientzixi baita egoerin jabe ixan daitezen be, eragile aktibo bihurtuz banan-bana arrantzatutako hegaluzi arraindegixan erosiz horren aldeko apustu eginez, bañe, batez be, informaziñoi bildu bihir dau, zer erosten dan jakitxeko, zer produktuatxik  ordaintzen dan jakitxeko.

SARE PELAGIKORIK EZ!

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2020ko abuztun 4an.