Salaketa hau jaso dou EGUZKI talde ekologistatik:

Askotan gertaten dan modun, baixako honetan beste isurketa bat gertatu zan Ondarruko kirol portuko ranplan.
Okerrena da, horrelako isurketak legalak dizela. Teorikoki toki hau prestatute da txalupak garbitzeko, pintura zaharrak kentzeko eta margotzeko.
Baina gure iritzirako ez da ondo prestatute, ixan be lan honek egin eta gero zikin guztixak errekan amaitzen dabe.
Sahieztu leike. Guk proposamen zehatz bat dakau horrelako isurketak ez egoteko gehixa.
Horretxeatxik, EGUZKI Talde Ekologistatik Eusko Jaurlaritziai ( Puertos ) eskatzen dotzau itsasontzixai pinturaik ez kentzeko presiozko ur txorrotadakin ezta pulidorakin be, egoera hau konpondu arte. Bai Ondarrun, eta bai beste Gipuzkoako eta Bizkaiko portutan.