

Gaur iluntzin ein dan urteroko ekitaldiko argazkixak:



EZ ZATXUAU AHAZTEN!





Gaur iluntzin ein dan urteroko ekitaldiko argazkixak:



EZ ZATXUAU AHAZTEN!



39 urte beteten diz gaur (abuztuak 30) Angel Etxaniz TripleA ko paramilitar faxistak erail ebena.

Herrixan oso ezagune zan Angel, Frankismun kontrako militante abertzali zalako, Aurrera kirol elkartin oso inplikata eualako, kirolzali zalako…



Herri Batasunako militanti zan eta beran jardun politikuatxik hainbat mehatxu jaso ixan ban, atxiloketak eta torturak be jasan ban, bera erahil ben eta beran lantokixe zan 34klubai be behin baino gexauatan eraso eitzen. 1980ko abuztun 30 goxaldin enkaputxatako gixon bi sartu eta hamarnaka tiro bota dotsen Angelei eta bertako beste hiru biharginei. Angel momentun hil zan eta beste 3 lagun zauritxute erun eben ospitxalea, bat larri. Triple Ako txakur paramilitarrak euran gain hartu ben erailketa hau, <<por rojo y separatista>> hil ebela esan ben euran komunikaun.
Gaba guztin herriko kanpai eta turrune martxan egon zin eta hurrengo egunetan hainbat protesta burutu zin.
Justizixaik ez da egon sekule Angelentzat, beran hiltzailik estatu terrorismuk babestute inpunitate osuaz bixi ixangozin seguruena, horren adibide argiketa ofizialik ez zala ein sekule.
Herrixak ez zatxu ahazten Angel! Egun handirearte! Besarkadaik estuena senide eta lagunai!








Andoni Arrizabalaga Basterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1941eko abuztun 22a – Couloir Gervasutti, Mont Blanc, Frantzia, 1984ko uztailan 31). E,T,A, kide historiku ixan zan, Itziarren semea abestixan aipatzen dan torturatu dalako ezagune. Hauxe ipintxen dau Wikipedian ANDONIatxik.
Hiru aldiz atxilotu ben Francon diktadura garaixin. Lelengoko bidar, 1964an, pintada batzuk etxen atrapa benin eta beran esanetan hiru egunez torturatu ben Bilboko kuartelin.
Telesforo Monzónek idatzitako Itziarren semea abestixan aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu benin ein dotzen Andoniai, 1968 xan.[1] Ondarrun atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu ben, lelengo Ondarruko pikolun kuartelin, Zarauzkun gero. Horren ostin Donostiko Antigua auzun euan Guardia Zibilan kuartelea erun ben, eta beste hamalau egun euki ben han.
Burgosko prozesu baino 14 hilabete lehenaua herixotza kondenatu ixan zan, molotov koktel bat hutsik euan Guardia Zibilan kotxe baten sartzeatxik. Zigorra kommutatu tzen. Azkanik, 1977an amnistia emotzen.




Gaur hasi diz Plaiko Zubixe desmontaten. Lanak dizela ta aldaketak eongo diz datozen egunetan: Ekainak 3-4 hondartza aldeko pasealeku itxitxe eongo da eta ekainak 5-6-7 Alamedan lanak eingo dabe eta hesitute eongo da, Udalak jakitxea emondaben latxeik. Ia lehenbaitlehen konpontzen daben eta zubitxik ibiltxeko aukeri dakauen ahalik eta ariñen.


“ALKATEIK ONENA, HERRIXE” esaten gendun eta esaten jarraitzen dou. 1979ko apirilak 3 an, hau de, on dala 40 urte eizin “demokrzaziko” lelengoko udal hauteskundik. Azpixan ikusten dozuen kartela da ordun HERRI BATASUNAk aurkeztu ban kandidaturi herrixan.








KANTAIZEn eskutik eingo dotze omenaldixe IMANOL ORUEMAZAGAi. Parte hartzallik: Eskolanixako tiplik, Olatukantu abesbatza, Unanue kamara korala, Kantaize abesbatza, Ondarruko Metal taldi, Mikel Ansolagaritagoitia organu joli eta aurkezle lez Martin Aranbarri. Omenaldixe Andra Mari elixan ixango da eta arratsaldeko 8 retan hasiko da.

Elkarretaratzi ein dabe gaur goxin Donostiko epaitegi aurrin MUÑECAS Guardia zibilleko Kapitxanak frankismun torturatu zitxuen lau lagunek (tartin 3 ondarrutar) kerella salaketi aurkeztea hurreatu dizenin.Torturan kontakizune ein dabe laurak malkuk begixetan ezin eutzitxe egon arren. EGIXE eta JUSTIZIXI aldarrikatzen dabe bakarrik.

Bide batez, Ondarruko udalak aho batez onartu ban pasan eguenin Frankismun krimenan aurkako kerellin Euskal Plataformik aurkeztutako adierazpen instituzionala. Ondarruko Udal Batzarrak biktima honei eta euran senide guztiai beran elkartasune adierazten dotze Egi guzti agertzi eta Justizixa osu ein dadin 40 urteko diktadura frankistak gizatexan aurka eindako krimenakin. Memoria osu nahi dou berreskuratu, Baki eta Elkarbizitzi bir dan latxeik bideratzeko.



LAB sindikatuk deialdi hau zabaltzeko eskatu dosku:
On dala 43 urte Gasteizko Zaramaga auzun gertatutako sarraskixe gogoratuko nahi dou ekitaldi xume bateaz datorren domekan. Orduko langillin borroki ekarriko dou gogora, “benetako aldaketa soziala, politiku eta ekonomiku” beharrezkuk dizela aldarrikatzeko. Gaur, atzoko latxeik, arrazoi asko dakau borrokan jarraitzeko. Horreatxik, aurtengo lelu ‘Etorkizuna eraikiz, bateratu, borrokatu eta aurrera egin’ ixango da. 76ko sarraskixak inpunitatin jarraitzen du. Egixe, justizixi eta erreparaziñoi aitortu baik ezingo dou justizixa sozial baten oinarritutako etorkizunik eraiki. 1976ko martxoan 3an hil zitxuezen langilin aldarrikapenak bixi-bixik daz ondioik. Eta haren bixotzan bor-borrai eusteko asmoz, domekan 13:00etan ekitaldi xume bat eingo dotzau Monolito aurrin “Atzo, gaur eta bixar; borrokik merezi dau! Gora langile borroka!”
Euskal Memoriak gogoratzen dozkun latxeik, gaurko egunez on dala 24 urte Imanol Lertxundi Kaltzakorta bixotzekuk emonda hil zan Ertzañan karga baten ondoren.

1980ko otsailan 2 xan hil ben JHISA, on dala 39 urte.
Zein zan JHISA?
Ekintzalle abertzali zan. 22 urte eukazela Ondarrun bahitu eta hildde agertu zan Eibarko Aginaga auzun, mendixan, bide bazterrin botata. Bederatzi tiro botatzen, bost gorputzin eta lau burun. Batallon vasco-español ixeneko taldik hartu ban bere gain JHISAn hilketi. Gaur de egune, hilketa haren erantzuleik ez dala. Argitxuko ete da egunen baten zeñek hil ban? Ondarruko herrixak bai ordun, bai gaur, argi dakau noruntz jo.
Beran lagunak idatzitxako olerkixe da behian irakurriko dozuena:

