44 urte eta gero MARTXOAK 3 gogoratzen

2020 Martxoak 3 gogoratzen LAB44 urte pasa diz 1976. urteko Martxoan 3an, Gasteizen, polizi armatuk bost langile hil zituenetik. Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda Zaramagako Asisko San Frantzisko elixan euazen, langile grebalarixan batzar baten parte hartzen. Polizixik elixi gaseatu eta bertan euazenak tirokatu ei zitxuezen; bostak hil zin, egun berin edo ondorengo egunetan. Manuel Fraga Iribarne (P.P. alderdiko sortzalletako bat) zan sasoi hartan Barne Ministru, eta 2012an hil zan, Gasteizko sarraski horreatxik epaitu ixan gabe. Fragaz gain, beste ixen bat euan egoera horren ardurapin: Rodolfo Martin Villa  (Sindikatu Harremanetako Ministru).

Egun triste hau gogoratzeko Ondarruko L.A.B. sindikatuk konzentraziñoi eta lore eskaintza bat antolatu dau Martxoak 3 an (martitzena) Monolito aurrin arratsaldeko 7 etan.