39 urte beteten diz Angel Etxaniz HBko militanti, faxistak erailbenetik!

39 urte beteten diz gaur (abuztuak 30) Angel Etxaniz TripleA ko paramilitar faxistak erail ebena.

Herrixan oso ezagune zan Angel, Frankismun kontrako militante abertzali zalako, Aurrera kirol elkartin oso inplikata eualako, kirolzali zalako…

Herri Batasunako militanti zan eta beran jardun politikuatxik hainbat mehatxu jaso ixan ban, atxiloketak eta torturak be jasan ban, bera erahil ben eta beran lantokixe zan 34klubai be behin baino gexauatan eraso eitzen. 1980ko abuztun 30 goxaldin enkaputxatako gixon bi sartu eta hamarnaka tiro bota dotsen Angelei eta bertako beste hiru biharginei. Angel momentun hil zan eta beste 3 lagun zauritxute erun eben ospitxalea, bat larri. Triple Ako txakur paramilitarrak euran gain hartu ben erailketa hau, <<por rojo y separatista>> hil ebela esan ben euran komunikaun.

Gaba guztin herriko kanpai eta turrune martxan egon zin eta hurrengo egunetan hainbat protesta burutu zin.

Justizixaik ez da egon sekule Angelentzat, beran hiltzailik estatu terrorismuk babestute inpunitate osuaz bixi ixangozin seguruena, horren adibide argiketa ofizialik ez zala ein sekule.

Herrixak ez zatxu ahazten Angel! Egun handirearte! Besarkadaik estuena senide eta lagunai!