Mauro Palacios jun gasku

mauro1

Gaur Mauro Palacios jun gasku.

Egun berezixin jun de, Ondarruko arraunlaixak kontxako sailkapenetan lehenengoko postu lortu daben egunin. Mauro be kirolzali zan, eta bixitxa osu pasa ban futbola eta mendizaletasune bultzatzen.

Ezta erreza Mauron bixitxi laburtzi: elixako talditan ibili zan gaztetaz, Aurrera futbol eta mendi talditan be bai urte askun. Frankismuko urte ilunetan Euskal Herrixan aldeko burrukiaz bat eiban: propaganda klandestinu banatu, etxin ezker abertzaleko militantik ezkuta… Kartzelan be sartu ben 1969xan, mendiko irteeretan abertzaletasune zabaltzen belako: kantakin, hitzaldixakin… Diktadurako azkanengoko urtitan kristau komunitatitan be parte hartu ban, Elixiaz kritikuk zin beste herritxar askoaz batea: elixa euskaldune eta herrikoi eskatzen ben. Kresalan be parte hartu ban, zuzendaritzan eta batxe antzerkixetan eta beste ekintzetan be.

Guk argi dakau: gaur egun dakauzen eskubide apurrak, Mauro lakoxe jente borrokalaxai esker lortutakuk diz.

Eskerrik asko Mauro! Eta ikusi arte!

mauro2

MAURO PALACIOS

mauro MENDIGOIZALE TALDE Bateaz

mauro3

mauro4

mauro 2015ko zapato azulin

 

Iruzkin bat utzi

Geure jenti, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.