40 urte ta gero FRAN ALDARONDO BADIOLA “ONDARRU” gogun dakau!

FRAN 3

Gaur ondala 40 urte, Komando Autonomo Antikapitalistak (KAA) taldeko kidi zan Fran Aldarondo Badiola ondarrutarra tiroz hil ban Guardia Zibilak Izaskungo baserri baten, Ibarran.

Gaurko gaztik jakin beharra dauke zein ixan zan FRAN.

1949ko irailan 7xan jaxo zan Ondarrun. Lorenzo (arrantzali) ta Lorean (arrain saltzalli) semi zan. Hiru anai-arrebatik bigarrena. Atxe 34 urte eukazela galdu zan itsosun, San Candido bajurako arrainontzixin 1951ko martxun 14an. Itsosun galdutako arrantzale baten semi ixanda, San Lucas de Barramedako Itsosoko Umezurtzan eskolan euki ban aterpi haurtzarun. Gero, Madrilen Josulagunen ikastetxe baten eizitxuzen ikasketak. Azkanin, Maestria industriala ikasi ban Arrasaten. Biharrin hasi zanin, Ondarruko portuko mekaniko lanak ein zitxuzen.

Sasoi hartako egoeri (Frankismu puri purixan) bixi ixan ban herrixan ta segixan lotu zan borrokiai. Mendi irteerak, futbola, folklore euskaldunan berpizkundi … kontzientzixa politiku hartzen jun zan, lagunakin batea.

FRAN lagun artin

FRAN lagunakin

FRAN AURRERAko taldiaz

FRAN futbolin 1968-69

Mendixan lagunakin

ARMIÑAko kobazulun (1970)

_Armiñako kobazuluk 1970 FRAN eta KIRRU tartin

LARRUN (1976)

Larrunen 1976-Fran,pello,Satorra eta Xabier Aguirre

Ezautzen benak diñue 1972 aldin sartu zala ETA erakundin. Gerotxuaua ETA (PMkin) lerrokatu zan. Sasixan ebillela zauritxu eiben ta beran bi kide hil. Azpixan dakazue FRANen testigantzi beran atxiloketi kontaten.

RANen testigantzi torturak dizela ta

1977 ko “sasi amnisti” ko azkan preso politiku ixan zan ta 1977 ko abendun 9 xan urten ban kalea Martuteneko kartzelatik. FRAN kartzelatik atateko pillo bat ekimen antolatu zin herrixan: firma bilketak, entzerronak, manifestaldixak…

1976 FRANen askatasune eskatzen irma biketi

FRAN kartzelan zeatxik

1977 Ondarrun satorra,errebiro, aulestia,.JPG

Ta lortu gendun atati danon artin

RANen irteeri DEIAn

FRANen etorrreri 1977

1977-12 FRANen ongi etorrixe 2 (2)

1977-12 FRANen ongi etorrixe 4 (2)

1977-12 FRANen ongi etorrixe

FRAN 1977 askatsune lortute EGIN Egunkarixan

Kriston ongi-etorrixe eskeinitzan Ondarruko herrixak FRANei: dantzaxak aurretik; JO TA APURTU kuadrilli euran turuta ta guzti atzetik; ta bera erdixan, 2 CV gañin etxekukin inguratute; herri guztik txalo artin hartu gendun.

Frankismo osteko lorpenak onartute be (Ikurriñan legalizaziñoi, alderdixan erdi legalitati, askatasun haxik …) FRAN ezkor euan. 1978xan Komando Autonomo Antikapitalista taldin sartu zan. 1979ko urrixan 17xan guardia zibillak hil ben Maita Goikoa baserrixan Izaskunen, Tolosa ingurun 30 urte eukazala. 15 bala zulo eukazen gorputzin, gexenak atzeko aldin.

FRAN ALDANONDO hil ben leku

Fran aldanondon rekordatoxu1

Ondarruko herrixak malko artin agurtu ban beran herrikidi.IMG-20131017-WA0001

Beti gogoratuko zatxuau!

FRANen aldeko oroitgarrixak

EZKER ABERTZALI hor eongo da beti gogoratzen gure herrixan alde bixitxi emon ixan dabenak ez ahazteko (hoixe da MEMORIA HISTORIKU). Gora FRAN!

Hamen kalin agertu dizen kartel eta pankarti:

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Geure jenti, Memoria historikoa atalean

Erantzunak itxita daude.