Gaurko erronkan ez da iñor agertuko, bañe Ondarru dala ziurtaten dotzuau. Ez diz gaur eguneko argazkixak, herrixe aldatzen jun de itxuraz bañe…..ONDARRU de!
- Aupa A…… abesten gendun gaztetaz, ze toki de?

Erantzune: ASTILLERU
2. Apartea jun baik beste irudi hau nun da atata?

Erantzune: ASTILLERUko bidi jarraitxute (Kantxopin erreka beste aldin)
3. Hau argazkixau goiko aldetik atata da (ordun ez euan dronik) Ze toki de hori?

Erantzune: Zubi barrixan beste aldi, eraikin horretan egon zan lelengo herriko telefono zentraliti
4. Nungo paetin euan pintada hori?

Erantzune : Zaldubideko paretin
5. Zer zan erreka ondun agertzen dan etxetxo hori?

Erantzune: Lelengo Fabriki zan, gero herriko lelengoko Gaztetxi
6. Nun euan aldatz hau?

Erantzune: Kamiñaldea juteko aldatza
7. Nungo lurrak da mobiuten eskabadora hori?

Erantzune: Astilleruko lurrak
8. Ze bide da hori?

Erantzune: Astillerure juteko eiben bidi
9. Hau be Ondarrure de? Nun da ba.

Erantzune: Kanposanto barrixe
10. Dronaz (je, je) jarraitzen dou. Hori gitxiengo eskoriala da, zer dala ta zer dala eraikin hori?

Erantzune: Kanpotik herrire etorritxakun etxi edo Danak ofizinetan biharra etxen daben tokixe
11. Ta lur guzti hori nun euan ba?

Erantzune: Txori erreka azpiko lurrak
12. ta atzana. Hau ezaunaua da.

Erantzune: Kalatraban zubixe altzaten
Amaitzeko esan TURRUNE etxen douenok pentsaten douela gure arbasuk bueltan etorriko balitxake dazen tokitxik … ez leukiela ONDARRU ezautuko!