Bost gazte ondarrutarren kontrako epaiketa militarra gogoratzen (50. urteurrena)

1969ko urrixan 27xan, 5 gazte ondarrutar epaitu zitxuezen Burgosko auzitegi militarrin. ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA, ANDONI BEDIALAUNETA LAKA, IÑAKI GARCIA ARANBARRI, JESUS MARI ARAMAIO ETXABURU eta JOSE IGNACIO URIBE BURGOA. Bostak ETAko militantik zin.

Frankismu puri-purixan euan sasoi hartan eta Francon diktadurin kontra antolatzen eta borrokatzen hasi zin gaztik Euskal herri osun, ta zelan ez Ondarrun. Ekintza asko burutu zin herrixan ta hori baieztatzeko Ondarruko Ezker Abertzaleko artxibuk arakatu douz. Sasoi hartako herriko udaltzain buruk (Teofilo CANTERA) eindako informik eskuratu douz.

moreno aguazillan informi 1

moreno aguazillan informi 2

moreno aguazillan informi 3

moreno aguazillan informi 4

ikurriñak ipintxeko sistemi

moreno aguazillan informi 5

moreno aguazillan informi 6

moreno aguazillan informi 7

moreno aguazillan informi 8

moreno aguazillan informi 9

Ekintza hauetako baten herriko udaltzainan kotxiai lehergailu bat ipinitzen eta horren ondoren etorri zin atxiloketak. Eskarmentu latxeik epaiketa militarra eitzen atxilotuai.

epaiketi

Herrixak horren aurrin kalea urten ban, ta gaur egun eziñezku ixango litxakena, egi bihurtu zan ordun. EGI- PNV- ETA- ELA dei bateratu bat eiben epaiketa hori salatzeko eta Alamedan manifi antolatu ben, ANDONI IL EGINGO DABE lelopin.

manifestaziñoirako deixe eta egi eaj ela 1969

ANDONI ARRIZABALAGAi (Felix, erakunde barrun) heriotz zigorra eskakizune eitzen ta beran erantzune hau ixan zan:

tribunal hau ez dut onartzen

andoni arrizabalagan abestixe kartzelan idatzitxe

Hortik aurrea ANDONI sinbolo bat bihurtu zan, bai Ondarrun bai Euskal Herri osun. Telesforo Monzonek “Itziarren Semea” abestixe eskeinitzan. Berai eindako torturak Zarautzko kuartelin, Muñecas eta Losada guardia zibillan partetik, oihartzun handixe euki ben. 1977ko sasi Amnistixiaz urten ban kalea.

Gu irudi honeaz geatzen gaz. Euskal Herrixe matxe ban, naturi ta mendixe zitxuzen beran arnasgunik. Lagun batek emondako argazkixe, Mont Blanc azpixan hil baño ordu batzuk lehenaua.

andoni mont blanc azpixan

 

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik, Memoria historikoa atalean

Erantzunak itxita daude.