ONDARRUko pentsionistak BORROKAN!

2019-10-28 pentsionistak alamedanUrriko azkan astelehenin be kalea urten dabe herriko pentsionistak. Gaur 266 lagun batu diz (antolatzallin arabera). Pasan asteko plenun eztabaidutako moziñoiatxik eindabe berba bertan. Hau onartu zan udalin (EH Bildukun baiezkuaz ta EAJn abstentziñoiaz):

  1. Pentsioen Banaketa Sistema Publikoa eta pentsio duinen defentsa egitea.
  2. Europako Gutun Sozialaren eskaerak bete eta diru-sarrera nahikoak ezartzea: Lanbide-arteko gutxiengo soldata 1200 €, Gutxiengo pentsioa 1080 € eta Pentsioen igoera, automatiko eta iraunkorra izatea, gutxienez, KPIaren araberakoa eta Legez bermatua.
  3. Prekarietatea ugaritu duten lan-erreformak eta 2011 eta 2013ko pentsioen erreformen alde kaltegarriak ezabatzea.
  4. Soldata eta pentsioen generoko arrakalekin amaitzea.
  5. Zigorrik gabeko aurrejubilazioa, 40 urte kotizatuak dituztenentzat.
  6. BASE eta pentsio plangintza pribatuen aldeko anura fiskalik ez.

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.