Bertan parte hartzeko ixen emoti irailak 20xan amatxuko da, bai ala bai. 16 kilometroko ibilbidi eingo dabe korrikalaxak, dana kostako bidetik.
Antolatzallik azkan momentuko aldaketa bat ein dabe. Irteeri 17:30 ixango da.

Bertan parte hartzeko ixen emoti irailak 20xan amatxuko da, bai ala bai. 16 kilometroko ibilbidi eingo dabe korrikalaxak, dana kostako bidetik.
Antolatzallik azkan momentuko aldaketa bat ein dabe. Irteeri 17:30 ixango da.

Ikastaro txikitxu bat, mendi buelti perretxiko bille eta suertiaz perretxiko jana zapatu goxi ederto pasateko plana. Animaten zaz?

Pasan astin herrixan gerta zan lan istripu dala ta, Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan langillin sindikatuk deitzen daben mobilizaziñoire.
Beste alde batetik Ondarruko udalak adierazpen bat onartu dau lan istripu hau dala ta:

Hauxe mezu bixaldu doskue Ondarruko saharar herrixan aldeko YAALAH elkartetik:
⚠️📢 Bir ganduz 2018” proiektun ingurun:
Kaixo herritxarrok!
Irailak 14an taldetxu bat batu giñan “bir ganduz 2018” proiektu azaltzeko eta saharar kanpamentuta 2018ko Abendun eingo douen biajin ingurun informaziñoi emoteko.
Bertan azaldu gendun modun, urrixan hasieretako saharar kanpamentuta biaji antolatzen daben arduradunai Ondarrutik zemat lagun guzen zehaztu bihir dotzau (biaji azarun 30etik abendun 8re ixango da) .Horretako epe tarte bat ipini dou biajea datozenak baieztapena emoteko.
Biajin parte hartzeko, 628986839 (eneko) telefono zenbakire deitxu, yaalahelkartea@gmail.com helbide elektronikure idatzi edo elkarteko kidiai esan zuzenin.
BAIEZTATZEKO AZKANENGOKO EGUNE IRAILAK 28an IXANGO DA!
Edozein zalantza ero galdera badakazu biajin edo proiektun ingurun ez duda textun agertzen dan telefono zenbakire deitxu edo helbide elektronikure idazteko!
🇪🇭YAALAH ELKARTEA🇪🇭


Pasan baixakun ein zan batzarreko argazkixak
(Argazkixak: LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA)
EGUZKI talde ekologistako lagunak idatzi hau bixalduzku:
Ondarrun eta ingurutan dazen panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou. Instituzinoiai eta herritxarrai laguntzi eskatzen dotzau hau landariau gitxike gitxike kentzen juteko.
Panpako bedarran jatorrixe Hego Amerikan da, baine azkanengoko urtitan asko zabaldu de gure ingurutan. Oso errez egokitxu de gure klima, eta oso errez ugaltzen da, milaka hazi soltaten dotxuzelako. Mobiute eta abandonata dazen lurretan hazten da batez be, eta bertoko beste espezixe batzun leku hartzen dau. Behin asko hazitxakun, oso gatxe ixaten da kentzi (sustrai eta guzti ata bir de, eta uztailetik aurrea hazten gakon lori ebai bir de, hazixak botaten hazi aurretik).
Biodibertsidadi zaintzeko, oso inportanti de landare inbaditzailik kontrolata eukitxi.




Bihargin bat hil de gaur goxin laugarren pisutik jausitxe. Gertakizune goxeko 10:40 gerta da Artabide kalin 28. zenbakixan. Obretako mateixala altzaten euala gerta da istripu eta laugarren pisuko alturatik (12mt) jausi de. Hildako gixonak 46 urte eukazen eta Soraluzen bixi zan.
Lan istripu hau salatzeko, gehiengo sindikalak deixute, konzentri eingo da martitzenin, irailak 18, 12:00xetan, Alamedan.



Españiko Vuelti Euskal Herritxik pasa da gaur. Kirol ikuskizunetik harutzaua, lurraldetasun ta naziotasunai lotutako auzixak azaleratutxu karrerin ikuskizunak. Gure Esku Dago plataformik gaurko ein daben deialdixan, herritxarrak Oizea juti animatu dotxu, ikurrinak eskun, Euskal Herrixan erabakitxeko eskubidi aldarrikatzea. Ondarrutar dezente hurreatu gaz berta, argazkixan agertzen dan latxeik.
Atzo (Irailak 11) Kataluniako DIADA nazionala ixan zan! Jai egune eta aldarrikapenez betetako egune!
Errepublikin bidiai jarraipena emoti, preso politikun askatasune, independentzixi… eskatu dabe aurtengo diadan be!
Hamen Ondarrun, diadi dala eta atatako argazkixak diz honek, Udaletxin esteladi eta lazo horixe ipini ben, kofrai zaharrin pankarti gaztik, etxe batzutan be ikusigenduzen katalan banderak batxe txokun be eta kalin hainbat lazo hori agertu zin preso politiko katalanan askatasune eskatzen!











Eta honek KATALUNIATIK Mirenek bixaldutakuk! Beste behin be, eskerrik asko Miren!😉



Españiko “La Vuelta” txirrindularitzako itzuli arrotza pasako da bixar (irailak 12) Euskal Herriko errepiditatik. Honen aurrin, eragile eta mugimendu ezberdiñak errepide eta itzulixe pasako dan tokixetan aldarrikapenak, banderolak, ikurriñak… atateko deixe ein dabe!
Gure esku dagok domekan ein ban Oiz mendi puntan erabakitzeko eskubidin aldeko ekitaldixe, bixar be Oiz mendi puntan batzeko deixe ein dau erabakitzeko eskubidin aldeko aldarrixe barriro atateko. (Etapi Oiz mendixan amatxuko da)



