Urriak 25 in hasi dau Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpañi, “5 urte euskarari puzka” lelopin. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskixak eskatzeko aukeri azarun 14ra arte ixango da eta irabazixan %25 bertako euskalgintzi laguntzeko erabiliko da. ONDARRUn guk dakiauenez, AEKn (Kofrai zaharrin) eta Zubi-Zahar herri ikastolan ein leikez eskarixak. Ez laga bixarko eta lelengotik eskatu otzari!
Gizarte/Ongizate sentsibilizaziñoi kanpañi Azarun tzir

Urriak 29 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: CIKAUTXON esperientzixe
Ongoxe astelehenin eingo dabe Zientzialaxak euran hilleko hitzaldixe, eta gaxe hurre hurreku dou. CIKAUTXO kooperatibin esperientzixi kontako dabe AMAIA AULESTIAk eta JOSE SANTOS kimikaxak. Kautxun aplikaziñoi automoziñoin garbigailutan eta beste sektore batzutan. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 18:30xetan hasiko dala, internet bidez be ikusi leikele periscope bitxartez @zientziarengiltzak helbidin.

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun ordutegixak eta tokixak.

Badator Ariman gaba!
Ondarrun eta eskualdin ospatzen zan festa hau 1950 hamarkada arte. On, Txomin Agirre ikastolako guraso Elkartik berreskuratu ein dau. Hurrengo urriak 31 in Ariman gabeko festa antolatu dau. Gure arbasun ohiturak jarraituko dou eta gañea helburu solidaxu eukiko dau jaxak. Hartu parte!

Urriak 27 (zapatu) REGGAE Gaba NOYA tabernan

Saharar herrixan aldeko MATEIXAL BILKETI martxan! Ikastetxitan eta herriko farmazixetan.
Yaalah elkartik, Saharar herrixan aldeko MATEIXAL BILKETI ipini dau martxan herriko lau ikastetxitan eta herriko farmazixa guztitxan!
Abendun Saharar kanpamentuta “Bir Ganduz 2018” proiektu burutzea duzen herritxarrak berta eruteko ixango da mateixala. Hauxe textu zabaldu dabe sare sozialetan elkarteko kidik:
⚠️Saharar kanpamentuta eruteko MATERIAL BILKETI MARTXAN!
Gaurtik hasi eta azarun 16re arte saharar kanpamentuta eruteko mateixal bilketi burutuko da herrixan.
Mateixal hori, Yaalah elkartik Abendun kanpamentutan burutuko daben “Bir ganduz 2018” proiektuko biajin jungo da hegazkiñin.
✏️📏🖍📒ESKOLA MATEIXALA : Txomin Agirre ikastolan, Zubi Zahar Herri Ikastolan, Zaldupe Eskolan eta Institutun egongo dizen kajetan batuko da!
💊💉🌡OSASUN MATEIXALA: Herriko farmazixa guztitxan egongo dizen kajetan batuko da!
Bilketa hau posible etxeko, elkartetik herritxarroi laguntzi eskatu eta bakotxak ahal daben aportaziñoi etxeko eskatzen dou.
⚠️BILKETAKO AZKANENGOKO EGUNE:AZAROAK 16!
Eskerrik asko!
“YAALAH ELKARTEA” 🇪🇭





Urriak 26 (baixaku) JOSEBA IRAZOKIn kontzertu Moby Dicken

IRUÑAKO ERAILKETA MATXISTI SALATZEKO gaur (u-24), 19:00etan KONTZENTRAZIÑOI ALAMEDAN!
Gaur (Urriak 24), Iruñan burututako ERAILKETA MATXISTI salatzeko kontzentraziñoi egongo da 19:00etan alamedan etxelilak, kontseiluk eta udalak deitxute!
NAHIKURE! ERASOTZAILIK SUTA!

Urriak 27 (zapatu) ZARATA KONTZERTU Portuko Ranpan
Frantzia aldetik datozen talde bi eongo diz zapatun Portuko Ranpan, Deseo Morir eta Grossecharge. Eurakin batea, Titadinek eta Hedorek joko dabe. Ez galdu!
