Urriak 6, 11:00etan Etxelilan! Anima lehenengo entsaixure!

Urriak 6, 11:00etan Etxelilan! Anima lehenengo entsaixure!

Aurten, iñoizko parte hartzalle gexen batu dan urti ixan da eta Aurrera mendi taldeko jenti eta Gazte Asanbladakuk oso pozik geatu diz kirol proba honek hartu daben inddarraz. Emakumitan AINARA ARRIZABALAGA eta gixonetan EKAITZ LEARZEGI ixan diz irabazlik. Animaten be pillo bat jente egon da (argazkixan ikusiko dozuen latxeik).





Atzo eguerdixan herriko PENTSIONISTAK kalea urten ben euran (eta geure) aldarrikapenak zabaltzea. Alamedan hasi eta Alde zaharrin amatxu 300 lagunek ein ben manifako ibilbidi pankarta honen atzin: 1.080 euroko pentsiñoi minimu danontzako, geure gizarte segurantzi eta KPI erreferentzixe.

Arratsaldin hego euskal herriko hiriburutan be milaka pentsionistak eta herritxarrek urten dabe kalea:



Hauxe kartela eta mezu bixaldu doskue Ondarruko YAALAH elkartetik:

🇪🇭SAHARAN ALDEKO ELKARTASUN ZOZKETI!🇪🇭
Sei zenbaki saritxu: (Zenbaki bakotxeko sari bat)
*🔴 Iñigo Martínezen kamiseti sinatute.
*🔴Asier Illarramendin kamiseti sinatute.
*🔴Aurrera Kirol Elkarteako kamiseti sinatute.
*🔴Ondarruko Arraun elkarteko txaleku eta prakak.
*🔴San Mames futbol zelaiko sarrera bi.
*🔴Anoeta futbol zelaiko sarrera bi.
🏷Zozketako txartel bakotxe = EURO 1
Errifak KURIKE, GAZTEDI, ZURRU-MURRU, AMARRATZA, KIRRIXKI, MADDI, KULIXKA, KOXKORRA OKINDEGIXE… herriko komertzixutan daz eskuragarri! Batxe be elkarteko kidik asteburutan eta eguenetan ipiniko daben mahaixetan!
Zozketi Azarun 17an eingo da.
Zozketan ataten dan diro guzti abenduko elkartasun biajin saharar kanpamentutan burutuko douen “Bir ganduz 2018” proiekturako ixango da!
YAALAH ELKARTEA 🇪🇭🐪
Astelehena, urriak 1 etik aurrea, Herri-Buse neguko ordutegixaz hasiko da martxan, azpixan ikusiko dozuen latxeik.

Zientziaren Giltzak Elkartin ikasturteko 1. hitzaldixe (trasjenikuk gora trasjenikuk bera) benetan Interesanti!



Bete beti dator aurten be San Jeronimoko jaxe. Ohitxuriaz amaitxuko eide aurten, egueldi ona eida emonda ta. Gozatu jaxaz!

EKAI LERSUNDI beran buruaz beste ein ban gazte transexual Ondarrutarran inguruko dokumentala etxeko presta da Arantza Ibarra zuzendai eta gionisti.
Dokumentala etxik suposatuko daben gastuai (argixak, soinu ekipu…) aurre etxeko diru bilketi ipini dabe martxan!
Hauxe mezu de EKAIen gurasuk herritxarrai zabaldu dotsena:

GEROARTE EKAI! EZ ZATXUAU AHAZTUTEN! GORA LGTBI BURRUKI!