ORAIN PRESOAK! lemapin ixango da datorren zapatun (urriak 20) Donostin burutuko dan manifestaziñoi!
Baki, konponbidi eta askatasune lortzeko ezinbesteku dalako gure artin falta dizenak eskubide guztikin ETXEA ekarti!
🚌ONDARRUTIK AUTOBUSE:
🕞 15:30etan
📍ZALDUPETIK
📝 EMON IXENA: KULIXKAN edo ANAITAN.
Manifa hau beste guztin modun garrantzitsu ixango da baine antolatzailik dei berezixe ein dabe Donostiko kalik betetea eta manifestaziñoi erraldoi bat etxea!
Urti jun urti etorri, eguzkixe egon edo eurixe bota (gaur latxeik) kalin ikusikou irudi hau, Euskal Preso ta Iheslaxan aldeko diro bilketi. Kartzelan eta ihesin dazen euskal herritarrai laguntza ekonomiku emoti de helburu eta ekimen hau aurrea eruten daben pertsonak ezin bestekuk diz gure artin. Milla esker zeuei!
Gaur eguerdixan pilobat herritxar batu gaz Itxas aurreko plazan, “dibertsidadin bankuk” dazen parin 2017ko otsailin beran buruaz beste ein ban Ekai Lersundi Martinez gazte transexuala beran urtebetetze egunin omentzeko!
Amaia Pérez de Orozco eta Silvia Piris Lekuona eukiko douz Etxelilan urrian 19 xan eta 20 xan!
‘MERKATUA EDO BIZITZA? Gako feministak bizitza hobeak eraikitzeko’ ixeneko ikastaru eskainiko dabe.
Anaitasuna tabernan emon birdau ixena mendi buelta honeta jun nahi dabenak eta azkanengoko egune Urriak 11 ixango da. Ibilbidi: La Leze-Olano-Otzaurte.
Hauteskundik urreatzen dazela aprobetxauaz, Herri Batzarreako deixe eittea gatoz. Zelako Ondarru nahi dou? Guazen arloz-arlo horreta aillateko pausuk marrazten hastea, eta bide horretan EHBilduko ze ekipo bir douen aukeratzea. Hauteskundik tarteko, epe batzun artin ein biharreko kontuk dakauz.
Hauteskunditako araudi bat da, eta prozesu pausoz pauso bete bir dou. Prozesuk ondorengo urratsak eukiko dotsuz hasiera honetan:
– Urriak 15-28 artin, zerrendaburu-hautegaien aurkezpena.
Ehbildun akreditata dan edozeinek ahalko dau beran buru aurkeztu EHBildun alkategairako, beti be 10 lagunen abala badauke horretako, noski, horrek be akreditatakuk ixan biko diz.
Honetaz, eta hurrego pausutaz, eta danataz berba eitteko, Herri Batzarrea etorteko gonbiti eitten dotsuau.
Asteburun zabalduko da Ondarruko Gazteleku! Ikasturte osun tzir herriko gaztintzako (12 txik 16 urte bitxarteko gaztik) eskaintza zabala prestatu dabe! Etorri!