Saharar herrixan aldeko MATEIXAL BILKETI martxan! Ikastetxitan eta herriko farmazixetan.

Yaalah elkartik, Saharar herrixan aldeko MATEIXAL BILKETI ipini dau martxan herriko lau ikastetxitan eta herriko farmazixa guztitxan!

Abendun Saharar kanpamentuta “Bir Ganduz 2018” proiektu burutzea duzen herritxarrak berta eruteko ixango da mateixala. Hauxe textu zabaldu dabe sare sozialetan elkarteko kidik:

⚠️Saharar kanpamentuta eruteko MATERIAL BILKETI MARTXAN!

Gaurtik hasi eta azarun 16re arte saharar kanpamentuta eruteko mateixal bilketi burutuko da herrixan.

Mateixal hori, Yaalah elkartik Abendun kanpamentutan burutuko daben “Bir ganduz 2018” proiektuko biajin jungo da hegazkiñin.

✏️📏🖍📒ESKOLA MATEIXALA : Txomin Agirre ikastolan, Zubi Zahar Herri Ikastolan, Zaldupe Eskolan eta Institutun egongo dizen kajetan batuko da!

💊💉🌡OSASUN MATEIXALA: Herriko farmazixa guztitxan egongo dizen kajetan batuko da!

Bilketa hau posible etxeko, elkartetik herritxarroi laguntzi eskatu eta bakotxak ahal daben aportaziñoi etxeko eskatzen dou.

⚠️BILKETAKO AZKANENGOKO EGUNE:AZAROAK 16!

Eskerrik asko!

“YAALAH ELKARTEA” 🇪🇭

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.