
Emakumik elixan, komertzixun eta fabriketan eindako biharra bistaratzeko asmoz, ‘Más allá de la casa’ hizketaldixak eskainiko dotxu Mari Romano Vallejok, Etxelilan.
Egunak: Urriak 19, 22 eta azaroak 9
Antolatzaili: Boga-boga elkartea

Emakumik elixan, komertzixun eta fabriketan eindako biharra bistaratzeko asmoz, ‘Más allá de la casa’ hizketaldixak eskainiko dotxu Mari Romano Vallejok, Etxelilan.
Egunak: Urriak 19, 22 eta azaroak 9
Antolatzaili: Boga-boga elkartea
Gaur be Alamedan batu diz herriko Pentsionistak pankarta baten atzin. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti (gaur egueldi onaz) eta datorren asteleheneako geatu diz leku eta ordu bardiñin.

ORAIN PRESOAK! lemapin ixango da datorren zapatun (urriak 20) Donostin burutuko dan manifestaziñoi!
Baki, konponbidi eta askatasune lortzeko ezinbesteku dalako gure artin falta dizenak eskubide guztikin ETXEA ekarti!
🚌ONDARRUTIK AUTOBUSE:
🕞 15:30etan
📍ZALDUPETIK
📝 EMON IXENA: KULIXKAN edo ANAITAN.

Manifa hau beste guztin modun garrantzitsu ixango da baine antolatzailik dei berezixe ein dabe Donostiko kalik betetea eta manifestaziñoi erraldoi bat etxea!


Urti jun urti etorri, eguzkixe egon edo eurixe bota (gaur latxeik) kalin ikusikou irudi hau, Euskal Preso ta Iheslaxan aldeko diro bilketi. Kartzelan eta ihesin dazen euskal herritarrai laguntza ekonomiku emoti de helburu eta ekimen hau aurrea eruten daben pertsonak ezin bestekuk diz gure artin. Milla esker zeuei!

Gaur eguerdixan pilobat herritxar batu gaz Itxas aurreko plazan, “dibertsidadin bankuk” dazen parin 2017ko otsailin beran buruaz beste ein ban Ekai Lersundi Martinez gazte transexuala beran urtebetetze egunin omentzeko!
Hamen ekitaldiko argazki batzuk:






GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI burruki!
Honek diz Aurrerako harrobiko taldik asteburun Zaldupen jokatuko dotxuen partiduk. Erregionalekuk Erandixon jokatuko dabe bixar.

Amaia Pérez de Orozco eta Silvia Piris Lekuona eukiko douz Etxelilan urrian 19 xan eta 20 xan!
‘MERKATUA EDO BIZITZA? Gako feministak bizitza hobeak eraikitzeko’ ixeneko ikastaru eskainiko dabe.
Ixena emoteko Etxelilan (arratsaldez),Udal Diru-Bilketa bulegun (goxez), etxelila@ondarroa.eus helbidean edo 946 13 40 08 telefonoan

Barriro hasiko diz aurretik be etxen zin “REDSTONE SOLUK” saiuk baixakuro, ongun leku aldaketiaz, Moby dick tabernan ixango diz emanaldixak.
Lehenengoko emanaldixe baixako honetan (urriak 12) ixango da iluntzeko 20:30etan Moby dick tabernan.

Hamen lagaten dou aurkezpena ein benin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak argitaratutako albisti:
Anaitasuna tabernan emon birdau ixena mendi buelta honeta jun nahi dabenak eta azkanengoko egune Urriak 11 ixango da. Ibilbidi: La Leze-Olano-Otzaurte.


Idatzi hau jaso dou Ondarruko EH Bildun eskutik:
Aupa lagunok,
Hauteskundik urreatzen dazela aprobetxauaz, Herri Batzarreako deixe eittea gatoz. Zelako Ondarru nahi dou? Guazen arloz-arlo horreta aillateko pausuk marrazten hastea, eta bide horretan EHBilduko ze ekipo bir douen aukeratzea. Hauteskundik tarteko, epe batzun artin ein biharreko kontuk dakauz.
Hauteskunditako araudi bat da, eta prozesu pausoz pauso bete bir dou. Prozesuk ondorengo urratsak eukiko dotsuz hasiera honetan:
Hasteko, EH Bildun ixena emonda ez bazaz, sartu eta inskribiu https://elkarrekin.ehbildu.eus/ orrixan.
– Urriak 15-28 artin, zerrendaburu-hautegaien aurkezpena.
Ehbildun akreditata dan edozeinek ahalko dau beran buru aurkeztu EHBildun alkategairako, beti be 10 lagunen abala badauke horretako, noski, horrek be akreditatakuk ixan biko diz.
Honetaz, eta hurrego pausutaz, eta danataz berba eitteko, Herri Batzarrea etorteko gonbiti eitten dotsuau.
Alkarreaz amesten douen Ondarru marrazten!
Bertan alkartuko gazelakun…
Ondarruko EHBildu