Ondarruko erramolaxak Galiza aldin eon diz!

Honetxek irudixak jaso douz Boiro herritxik, gaur 17. Jardunaldiko estropadan parte hartu dau Antiguako Ama traineruk.

Emaitzik onena ez lortu arren (9. Sailkapen orokorrin) hainbat herritxar jun diz herriko ekipu animatea eta anbiente politxe lortu de!

 

Eta aldarrikapenak be euki dau leku, CEIVAReko kidik jun diz dispertsiñoi salatzeko pankartiaz eta euskaldunoi elkartasune adieraztea!

Estroparak bai!!!
Eskubidik bebai!!!
Ru ru ru Ondarru!!!!
Aupa Cabo!!!
Danin da gente ona….topa enbir!!!

Jun diz bueltan ume Sahararrak, Algeriako errefuxiatun kanpamentuta!

Hauxe mezu jaso dou Yaalah elkartetik:

Udako hile bi gure herrixan pasa eta gero, atzo iluntzin emotzen harrera familixak agurre Bilboko aireportun Tindufeko (Algeria) kanpamentutan bixi dizen Saharar ume errefuxiatuai.

 

Fardi, Baba eta Muna euran herriko enbajadore zuzenak ixan diz bi hile honetan Euskal Herrixan, beste ehunke umeaz batea, familixetan kultura trukaketi eta maitxasun trukaketi bixitxeko aukeri euki dabe, batxe be hamengo osasun zerbitzutan rebisiñoik ein, elikadura egokixaua bat mantendu eta desertuko bero ikaragarrixakandik aldendu diz.

 

 

Deixe etxen dotzau herritxarrai “Oporrak bakean” programan parte hartzea eta datorren uda beire programin inguruko duda ero galderai erantzuteko desiaten eta informaziñoi emoteko prest gazela!

 

Hau, programa eta ekimen solidaxo oso aberatsgarrixe ixan arren, jakin bihir dou honek umik ezeukenela zetan jaxo jaxo zin tokixan, euran benetako herrixe 2000 km baino gehixauako horma militar bateaz dala bitxan banatute eta Maroko, Españi eta euran aliaun erruz burututako inbasiñoin ta uztiaketin ondorixoz, herri sahararran parte handi batek 42 urte luzez jarraitzen dabela munduko desertoik gogorrenin eraikitxako errefuxiatun kanpamentutan. Eta euran ustezko lurretan dazenak (Okupatutako Sahara) eguneroko errepresiñoi, marginaziñoi, tortura eta bixi baldintza miserablin menpe bixi dizela!

SAHARA ASKATU!🇪🇭✊🏻

Yaalah elkartea

Ondarroa

Opor sasoi!

Jaxak amatxu diz eta on atseden hartzeko sasoi alla da askorentzako. Nahiz eta batzuk aurretik hartu dotxuen opor egunak, ontxe bertan herritxar asko daz herritxik kanpun. Urtero lez TURRUNEko lagunak argazkixak bixaldu doskuz. Ameriketa aldin ibili dizenak daz, Japonetik be bixalduzkuz, Menorca aldetik, Galizi aldetik, Irlandatik, Bartzelonatik….

IGGY Karl Marxen hilobixan

IGGY Miltownen

Joni Japonen

Venezuelan

Menorkan

galizi

Galizin 2

 

 

[IRUDIXAK] Amatxu diz Andramaxak!

Nahi ez ixan arren eta beste hiru lau egun jaxetan geatuko giñan arren amatxu diz 2018ko Andramaxak!

Betiko modun batzuntzako ondio ez di amatxu andramaxak, gaur txosnak desmontaten ibili diz batzuk, bixar plazagaini desmontateko kedadi da ipinitxe goxeko 9xetan…

Amnistia eguneko eta Andramai eguneko irudi batzuk altza genduzen aurreko post baten, on hamen lagaten dotsuau Kuadrilla eguneko eta Arrantzale eguneko irudixak:

Arrantzale egune:

 

gaur (ab17) 20:30etan KONTZENTRAZIÑOI Kalekutzin! IRUÑAKO MARAVILLAS GAZTETXI AURREA!

Hauxe mezuau eta kartela bixalduzku OGAko kidik:

⚠️❗️Maravillas Gaztetxin desalojun aurrin ez ga geldik egongo!

Gaur (ab17) 20:30etan KONTZENTRAZIÑOI Kalekutzeko eskilaretan!

Kapitalismun gainetik gune autogestionatuk aurrea!

#MaravillasHerriarentzat

 

Gaur goxandin jun diz hamarnaka gixon armatu eta enkaputxau Iruñan ilusiñoik eta ametsak sortzen euan Maravillas Gaztetxi desalojatea! Ondarrutik elkartasune nahi dotsau erakutsi autojestiñoi ipar hartute herri honetan hain gatxe dan alternatibi ixateko burrukan dabizen gaztiai!

Hamen Ondarruko gaztetxeko sare sozialetan albistiaz entera dizenin idatzi daben textu:

Bixotza hartute dakau gaur.

Alternatiben sorleku, gaztin topaleku eta herri boterin produktu dizen gaztetxiai erasu eitze. Zehazki, Iruñeako Maravillasei.

Urte luzez borrokatu dau Iruñeako alde zaharrak gaztetxin alde, beti be okupaziñoi bidelagun edukitxe. Eta urte luzitako burrukin hazixak Maravillasen loratu diz. Herritxik eta herritxantzat sortutako espazixo komun eta alternatibo bat da Maravillas; subjeto garrantzitsuena gazte iraultzaili dan leku.

Saiakerak saiakera eta lorpenak lorpen, elite burges eta batez be elite politikuk eztabe nahi herribotere izpirik. Euran menpe nahigatxue kateatute eta ixil ixilik. Gaur elite honek herri boterin espresiñoi handixenetako bat, Maravillas, desaloja dabe euran botere autoritaixu egikaritzen.

Botere autoritaxo horrentzat ohiku dan lez, inddar polizialan erabilera basatixe eindabe gaztetxi babesten euazen norbanako guztin aurka.

Txakurrak txakur Iruñan eta Ondarrun.

Elite burges eta politikun aurrin zapalduon herriboteri defendiuko dou. Gau eta egun. Kantzata gazelako sistema kapitalistin eta hau sustengatzeko ibilitxako botere politikun menpe bixitxen.

Maravillas desaloja dabe baine hazi barrixak landatutxuez.

 

#MaravillasHerriarentzat

[IRUDIXAK] Aurrea duz ANDRAMAXAK!

Hamen lagaten dotsuau Amnistia eguneko eta Andramai eguneko irudixak!

Baduz jaxak aurrea eta inddar handixaz gainea, pilobat ekimen eta ekitaldi ezberdin euki douz azkanengoko egunetan herrixan! Eta ezta hau parako dabenik! Ondio bada baltziuan etxeko, ekimenetan parte hartzeko, turnutan parte hartzeko… eta ondo pasateko aukeri!

AMNISTIXA EGUNE:

ANDRAMAI EGUNE:

Argazki gexa jaso ahala eguneratzen jungo ga post hau!