gaur (ab17) 20:30etan KONTZENTRAZIÑOI Kalekutzin! IRUÑAKO MARAVILLAS GAZTETXI AURREA!

Hauxe mezuau eta kartela bixalduzku OGAko kidik:

⚠️❗️Maravillas Gaztetxin desalojun aurrin ez ga geldik egongo!

Gaur (ab17) 20:30etan KONTZENTRAZIÑOI Kalekutzeko eskilaretan!

Kapitalismun gainetik gune autogestionatuk aurrea!

#MaravillasHerriarentzat

 

Gaur goxandin jun diz hamarnaka gixon armatu eta enkaputxau Iruñan ilusiñoik eta ametsak sortzen euan Maravillas Gaztetxi desalojatea! Ondarrutik elkartasune nahi dotsau erakutsi autojestiñoi ipar hartute herri honetan hain gatxe dan alternatibi ixateko burrukan dabizen gaztiai!

Hamen Ondarruko gaztetxeko sare sozialetan albistiaz entera dizenin idatzi daben textu:

Bixotza hartute dakau gaur.

Alternatiben sorleku, gaztin topaleku eta herri boterin produktu dizen gaztetxiai erasu eitze. Zehazki, Iruñeako Maravillasei.

Urte luzez borrokatu dau Iruñeako alde zaharrak gaztetxin alde, beti be okupaziñoi bidelagun edukitxe. Eta urte luzitako burrukin hazixak Maravillasen loratu diz. Herritxik eta herritxantzat sortutako espazixo komun eta alternatibo bat da Maravillas; subjeto garrantzitsuena gazte iraultzaili dan leku.

Saiakerak saiakera eta lorpenak lorpen, elite burges eta batez be elite politikuk eztabe nahi herribotere izpirik. Euran menpe nahigatxue kateatute eta ixil ixilik. Gaur elite honek herri boterin espresiñoi handixenetako bat, Maravillas, desaloja dabe euran botere autoritaixu egikaritzen.

Botere autoritaxo horrentzat ohiku dan lez, inddar polizialan erabilera basatixe eindabe gaztetxi babesten euazen norbanako guztin aurka.

Txakurrak txakur Iruñan eta Ondarrun.

Elite burges eta politikun aurrin zapalduon herriboteri defendiuko dou. Gau eta egun. Kantzata gazelako sistema kapitalistin eta hau sustengatzeko ibilitxako botere politikun menpe bixitxen.

Maravillas desaloja dabe baine hazi barrixak landatutxuez.

 

#MaravillasHerriarentzat

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.