Jun diz bueltan ume Sahararrak, Algeriako errefuxiatun kanpamentuta!

Hauxe mezu jaso dou Yaalah elkartetik:

Udako hile bi gure herrixan pasa eta gero, atzo iluntzin emotzen harrera familixak agurre Bilboko aireportun Tindufeko (Algeria) kanpamentutan bixi dizen Saharar ume errefuxiatuai.

 

Fardi, Baba eta Muna euran herriko enbajadore zuzenak ixan diz bi hile honetan Euskal Herrixan, beste ehunke umeaz batea, familixetan kultura trukaketi eta maitxasun trukaketi bixitxeko aukeri euki dabe, batxe be hamengo osasun zerbitzutan rebisiñoik ein, elikadura egokixaua bat mantendu eta desertuko bero ikaragarrixakandik aldendu diz.

 

 

Deixe etxen dotzau herritxarrai “Oporrak bakean” programan parte hartzea eta datorren uda beire programin inguruko duda ero galderai erantzuteko desiaten eta informaziñoi emoteko prest gazela!

 

Hau, programa eta ekimen solidaxo oso aberatsgarrixe ixan arren, jakin bihir dou honek umik ezeukenela zetan jaxo jaxo zin tokixan, euran benetako herrixe 2000 km baino gehixauako horma militar bateaz dala bitxan banatute eta Maroko, Españi eta euran aliaun erruz burututako inbasiñoin ta uztiaketin ondorixoz, herri sahararran parte handi batek 42 urte luzez jarraitzen dabela munduko desertoik gogorrenin eraikitxako errefuxiatun kanpamentutan. Eta euran ustezko lurretan dazenak (Okupatutako Sahara) eguneroko errepresiñoi, marginaziñoi, tortura eta bixi baldintza miserablin menpe bixi dizela!

SAHARA ASKATU!🇪🇭✊🏻

Yaalah elkartea

Ondarroa

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.