Urriak 9 (martitzena) EH Bildun herri batzarra kofrai zaharrin

2018-10-09 EH Bildun herri batzarra

Idatzi hau jaso dou Ondarruko EH Bildun eskutik:

Aupa lagunok,

Hauteskundik urreatzen dazela aprobetxauaz, Herri Batzarreako deixe eittea gatoz. Zelako Ondarru nahi dou? Guazen arloz-arlo horreta aillateko pausuk marrazten hastea, eta bide horretan EHBilduko ze ekipo bir douen aukeratzea. Hauteskundik tarteko, epe batzun artin ein biharreko kontuk dakauz.

Hauteskunditako araudi bat da, eta prozesu pausoz pauso bete bir dou. Prozesuk ondorengo urratsak eukiko dotsuz hasiera honetan:

Hasteko, EH Bildun ixena emonda ez bazaz, sartu eta inskribiu https://elkarrekin.ehbildu.eus/ orrixan.

– Urriak 15-28 artin, zerrendaburu-hautegaien aurkezpena.

Ehbildun akreditata dan edozeinek ahalko dau beran buru aurkeztu EHBildun alkategairako, beti be 10 lagunen abala badauke horretako, noski, horrek be akreditatakuk ixan biko diz.

Honetaz, eta hurrego pausutaz, eta danataz berba eitteko, Herri Batzarrea etorteko gonbiti eitten dotsuau.

Alkarreaz amesten douen Ondarru marrazten!

Herri Batzarra:

Urriak 9, martitzena, 19:00etan

Kofrai Zaharrin

Bertan alkartuko gazelakun…

Ondarruko EHBildu

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali, Politiki, udala atalean

Erantzunak itxita daude.