Urriak 23 (martitzena) ARINGAINGAN aurkezpena Etxelilan

Aringaingan

Kirola boteretzeko tresnatzat hartute, parte-hartze gune honek emakumin ahalduntzi bultzatuko dau gorputz mugimendun bitxartez. Alde batetik, koordinaziñoi, oreki, erresistentzixi, indarra, bizkortasune, malgutasune, norbere gorputzan ezagueri, mugimendu gaitasunak… landuko diz. Bestetik, emakumik espazio pribatutik publikoa irtetea bultzatuko dotxu, partaidin arteko harremanak eratzi ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.

Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbesteku maila jakin bat izati. Edozeinek hartu dezake parte, irekixe da, eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz dinamizatzailin eskutik. Animatu!!!

AURKEZPENA: Urriak 23, 19:00etan Etxelilan

 

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.