EUSKARALDIA Ondarrun be martxan! Ixena emoteko aukeri zabalik!

Hego Euskal Herri guztin burutuko dan ariketa sozial eta kolektibu  ixango da EUSKARALDIA, herritxarrok 11egunin (azarun 23tik abendun 3re) parte hartze zuzena eukiko dou bi rol ezberdin hartute.

Euskeraz berba etxeko prest danak eta beran lehenengoko berbak euskeraz eingo dabenak AHOBIZI ixango diz, eta euskeraz berba etxeko erreztasun gitxia dakarrenak baine entzuteko eta ahalegintzeko prest dana BELARRIPREST ixango da! Honek rol bixak herriko euskaraldiako lantaldik kalin ipintxen daben postutan banatuko dizen txapakin bereiztuko diz.

 

TA ZU? APUNTA ZAZ?

Herrixan, Domeka eguerdixetan eta Eguen iluntzitan ipintxen dabe postu ixena emon eta zeuk aukeratutako rolan txapi hartzeko eta bestelan interneten be bada aukeri https://izenematea.euskaraldia.eus

Ondarruko EUSKARALDIAko lantaldik beran sare sozialetako kontu propixuk daukez! Jarraitxu eta jaso informaziñoi!

 

https://www.facebook.com/EuskaraldiaOndarroa/

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.