Zapatu honetan urteroko zitxa garrantzitsu dakau herriz herri. Urtero Bilbon milaka lagun batu ixan gaz preso ta iheslaixan eskubidin alde, baine aurten pandemixa egoeri dala eta herrixetan mobilizati tokaten gazku.
Etxeako, konponbideako eta elkarbizitzako IXAN BIDI! lemapin urtengo dau zapatu honetan 17:30etan manifestaziñoik Zaldupeko zubitxik. Manifestaziñoiai frontoin eingo dan ekitaldixak emongo dotsa amaieri. Irakurketi, bertsuk, musiki, dantzak… eukiko douz etxin falta gaskuzenan aldeko mobilizaziñoiai amaieri emoteko.
Herriko Sareko kidik, mobilizaziñoin barri emoteko kartelak eta pankartak ipini dotxuez kalitan. Kotxi be para baik dabil manifako deixe etxen.
Hainbat herritxarrek bat eindabe mobilizaziñoiaz eta argazki honek ataben urte zahar egunin parte hartzeko deixe etxen.
Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Zeu be ixan bidi!
Atzo (Urtarrilak 2) preso eta iheslaxan aldeko ekimenak burutu ben Ernai gazte antolakundeko kidik herri ezberdinetan. Ondarrutarrak Bilbon eon zin presun alde korrikan eta ekitaldi politikun.
Gaurko gaztin aru, borroka armatun ondorixuk bixiko dotxun azkanengoko belaunaldixe ixan bir dela aldarrikatuben eta horretako preso eta iheslai guztik etxea ekarteko burrukan jarraitxuko dabela argi lagaben.
Gabon egun hauetan gexenok atsedenaldi edo opor txikixak hartu dou geure zereñetan beste batzuk ordez formakuntza lanetan ibili diz (beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik). L.A.B. sindikatuk mintegixe eindau arrantzalintzako Ondarruko Kofrai Zaharrin. Itsas langillin hitzarmenan ingurun, atsedenaldixak, nominak, lizentzixak…
Baldintza prekaxuenak dauken langillintzako formaziñoi beharrezku de, lan baldintzak hobetzeko giltze dalako.
Aia da betiko modun urte honei agur esateko momentu eta datorrenai ongietorrixe emoteku; eta, horreaz batea, errepaso txiki bateaz nahi genduke amatxu urte zaharra.
Zer esan aurtengo urtiai buruz… Apartin sumaten gendun gaxo madarikatu honek egunerokotasunin eragin dosku gure bixitxetan. Konfinamentuk, hostalaritzin itxieri, osasun egoera konplikauk jente askorentzako, langabezixe, emakume askoren egoeri ondioik gogorraua, burohaustik… baine dana be ez da ixango iluntasune. Urti greba orokor bateaz hasi gendun bixitxa duinan alde, handik denpora gitxire pandemixik eragin doskun zuzenin gure lan baldintza eta eskubide sozial eta politikutan, baine ikusi de herritxarrak aurrea etxeko erakutsitxako inddarra. Horren adibide, Udalan bidez antolatutako zaintza saritan parte hartu daben jente bolondresa: mandatuk, botikako buelti, ogixe… zailtxasunak eukezen herritxarrai, txapela kentzeku ixan zan; batxe be, osasun egoeri ikusitxe hartutako erantzunkizun pertsonala be orokorrin egokixe ixan dala frogatu dou.
Aipatu douen modun urte berezixe ixan da eta Turrune be ez da libra. Konfinamentuntzir hainbat egitasmo ipini genduzen martxan: etxin falta gaskuzenan aldeko mezuk batu genduzen, pintxun argazkixak antxoa eunin, artxibo historiku arakatzen be ibili gaz, andramaxetako argazkixak batzen, igarkizunak argazki zaharrakin…. Aberri egune, andramaixak, gazte topaguni, maxatzan lehena… be bide telematikutatik bixi bihir ixan douz. Hamen momentu horrek gogoratzeko argazki batzuk:
Aurten be preso eta iheslarixak bahitxute jarraitzen dabe edo herritxik kanpo. Konfinamentu garaixin bereziki, euran egoeri asko gogortu de. Nahiz eta estatu españolak pauso txiki batzuk emon dotxuzen, tinko jarraitxu bihir dou danak etxea ekarri arte. Hamen herriko pilo bat lagunen argazkixakin eta mezukin konfinamendun geuazela einddako bideu, batxe be gaur egun herrixan ikusi geinkezen pankarta eta irudixak:
Ezin douz ahaztu aurten gure artetik jun dizen ezker abertzaleko lagunak. Besarkada handi bat senide eta lagunai! Zuen hutsuni igarriko dou!
2020 honetan 71 ixan diz BIHARRIN bixitxi galdu dabezen langilik! Urti jun eta urti etorri prekariedadin erruz bixitxi galdu daben bihargin kopuru ez da asko aldatzen. NAHIKU DE! Ernaiko kidik pankarta hau ipini dabe gaur bertan alamedan:
Etxe barrure beire, TURRUNAN datuai dagokixonez, esan bir dou web orrialdin bixitxa kopuru goruzke dule urtetik urtea. Aurten 267.000 bixitxa euki douz. Eskerrik asko TURRUNE etxen laguntzen dozuen danoi eta bisitari guztioi!
Urte barrixak emon datxile bidi gure nahixai! OSASUNE eta ASKATASUNE!
Karteltxu hau zabaldu dabe Ondarruko gazte mugimendutik, datozen eguneta beire inddar polizialak hartu leiken jarrerin ingurun lasai mantentzeko eskatzen eta probokaziñoitxan ez jausteko deixe etxen:
Aurtengu urte konplikau ixan da, eta hori igarri dabe herriko historiazalik be. Urtekaixe argitaratzeko oztopo asko topatxuez: artxibuk zarratute, jentiaz ezin batu… Baine halandabe, lortu dabe gabonetako urtekaixe atati. Aurtengu berezixe ixango da, urti be halakoxi ixan dalako, eta bi zenbakidun liburu ixango da: 2019 eta 2020ku.
Artikulo interesgarrixak topakozuez liburun: Herriko kanpain histoixi, Buenos Aires baserriko gorabeherak, portun tunidukin biharra zelan etxen dan, gaztetxe zaharreko kontzertuk, on dala ehun urte jaxotakuk… Gai asko eta interesgarrixak.
Betiko lekutan da salgai, eta 6 euro balixotxuz. Neguko egun euritzuk etxin irakurten pasateko aukera ona.
Urteroko deixe eindau aurten be Ondarruko Udalak Abenduak 31 rako EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin. Hitzordu Alamedaneguerdiko ordu batetan da ipinitxe, gu hantxe eongo gaz.
Euskal Memoria elkartik liburo barrixe argitaratu dau, bertan arpexak ipintxen dotze 1958-2020 urte bitxartin kartzelatik pasa zin Euskal Herritttar pillo batei (9.000 lagunei). Estatitiskak diñue Ondarru oso herri zigortu ixan zala denbora tarte horretan ta 200 lagun inguru pasa zile Estatu español eta frantses kartzela desbardiñetatik. Azpixan ikusiko dozuen argazkixak adibide bat baño ez diz liburun agertzen dizenanak.
‘Sitio Distinto’ dokumentala eskainiko da gaur 19:00 etan Goikozinan. Euskal Herrire etorri zin galiziarran histoixi kontaten dau, bi herrixon artin sortutako loturan sakonduz, ta Ondarrutarrak asko dakau hortaz esateko. Azkanengoko sarrerak saltzen eongo diz zinin bertan arratsaldeko 6:30 etatik aurrea, espabila.