
Urtik aurrea duz bañe memoixi hor geatzen da. 26 urte pasa badiz be eztou ahazten zelan jun ziñan gure artetik. 1995 otsailan 9 zan eta Sanjuan txurru aldin Amnistiko ekitaldi baten deixe etxen euazen bi lagun identifikatu nahixan ebizen ertzain kotxe patrulla bateko kidik, hori ikusiaz beste herrittar talde bateaz esku bat botatea jun zin bi gaztiai eta hor hasi zan dana, saka, ten, porrak kanpoa, tentsiñoi, kargi…. horren ondorixoz bixotzekuk emon ta hil zan Imanol.
Beran azkanengokotako berbak honek ixan zin: «Nire seniden bat hor eongo balitxake gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neu be hamentxe laguntzen!»
IMANOL PORRU oso ezaune zan herrixan, abertzali, mendizali, abeslaxe, lagunan lagune…. Franco diktadori bixi zala hasi zan herrixan aldeko mugimendutan. 1968 xan (ordun, berde jantzikuk zin egurre emotebenak) ipinitzen lelengoko isune.


Beste idatzi honetan, FRAN ALDARONDOn askatasune eskatzeko firma bilketan parte hartzen

Mendi zaletasune bixitxako ardatza ixan ban eta umiai hori erakusten ahalegindu zan.






Datozen belaunaldixak gogun eukitxeko zein ixan zan IMANOL, guk, beran Wikipedixako orrixe sortu dou:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Imanol_Lertxundi
Ta Ondarruko Ezker Abertzalik bere omenez plaka hau ipini dau Astilleruko parkiñeko paetin.


Imanolen ingurun ata dan eskuorrixe: