Otsailak 13 (zapatu) Pentsionistak deitxutako manifestaziñoi: JARRAITUKO DUGU!

Hiru urte darue Euskal Herriko Pentsionistak borrokan, Lana, Pentsiñoik ta osasune ta zainketa publikuk kalitatezkuk eskatzen. Zapatun eingo dan mobilizaziñoitxan JARRAITUKO DUGU lelu erungo dabe. Hego Euskal Herrixan iragarri douen manifestaziñoikin, zuzen- zuzenin eskatzen dotzau Estatuko Gobernuai, lehenbailehen exijitzeko:

•          2010eko eta  2012ko lan-erreformak eta 2011ko  eta  2013ko  pentsio-erreformen murrizketak indargabetzi.

•          Toledoko Itunan  gomendixuk  Kongresun berretsi ondoren iragarritako murrizketa barrixai uko etxi.

Gogoratu, Ondarrun ongoxe zapatun, Otsailan 13 an, 12.30 xetan Zaldupetik urtengo dabela manifestaziñoi.