
40 urte gaur, Joxe Arregi Izagirre Zizurkildarra Españiko polezixa nazionalak tortura eta hil bala. Franco diktadori hil eta urte gutxire ixan zan hau. Ez zan torturin ondorixoz hildako lelengoku eta azkana bez. Esteban Muruetagoiena Scola Ondarrutarra be hor dakau. 1982Ko martxun 15in atxilotu, 10 egunez torturatu eta 3 egunea hil zan jasandako torturakatxik.
14 lagun diz, torturin bidez Euskal Herrixan hil dotsuezen lagunak, ixelako aitortza instituzionalik baik dazenak.

Euskal Herrixan milaka ixan di torturi jasan daben lagunak, horren artin 58 ondarrutarrek. Ez dabe ixelako zintzotasun ariketaik ein torturin ardura politiku euki dabenak, ez dabe eindako kalti aitortzeko ixelako pausoik emon….
Ondarrutarron artin ezagunak eizin ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEAk jaso zitxuzen torturak adibidez. Ezagune eizan ITZIARREN SEMEA kanti, bertan kontaten dau komisaxan pasa zitxun bixipenak.

Beste adibide bat, JOSE MARI OTXOANTESANA ETXABURU «TRINTXERPE»na ixan zan. Betirako bizipoza galdu eragin zioten gizona idatzi ban beratxik beran lagun handi batek.
«Hace constar que es totalmente falsa la declaracion que presto en la Comisaria de la Salve de Bilbao, ya que en la misma fue objeto de palizas brutales, consistente en pegarle puñetazos entre dos guardias civiles, tapandole los ojos con un pañuelo, para que no les pudieran ver, y a continuacion le daban vueltas para que el declarante perdiera la orientacion, y cuando se encontraba aturdido otro de los que se hallaban presentes golpeaba fuertemente en los costados»

Ta adibidikin amaitzeko GAIZKA URRESTI ITURRIOTZ atxatukou. Hamaike osti emotzen kuartelin, el sako de las ostias deitzetzen.

Torturatun zerrenda luzi euki ixan dou herrixan, bañe torturatzallik be ixen eta abixenak euken. Muñecas, Hidalgo, Cecilio….
Guardia Zibilan, Espainiako Polizixin zein Ertzaintzin kuarteletan eiskuzen astakexak eraindako minak ondio ez di osatu. Irainak, umillaziñoik, ikutuk, mehatxuk, golpik, bortxaketak, droga… eta 14 lagun herixotzarte erun.
Torturin egixe argitxa atateko bide luzi dakau ondioik. Torturi, Euskal Herrixan, eta bereziki euskal independentismun kontra ibiltxeko arma sistematiko eta sistemiku ixan da eta.
Torturin realidadik ardurak onartu eta argitzi eskatzen dau, bera posible ein eta denboran mantentzin arduradun politiko, instituzional, polizial, mediku, judizial eta mediatikun inplikaziñoi zuzena euki daben neurrixan.
Azkenengoko urtitan, hainbat pauso emon di norabide egokixin. Pako Etxebarrian gidaritzapin eindako ikerketa lana adibide. (Eusko Jaurlaritzak hartu ban erabakixe, Araba, Bizkaia eta Gipuzkuko tortura kasuk EHUren Kriminologixin Euskal Institutun bidez ikertzeko). Nahiz eta esan bir douen, Ertzantzik torturatako lagunan datuk urten arren, 407 lagun, horren aurrin, ez dabela ixelako aitortza eta pausoik emon. Baten batek dudaik badauke Ertzantzik tortura daben edo ez, etorti dauke Ondarrure, horren barri be azalin bixi ixan dou-te.
“Oso latza izan da” garrasixe 40 urtin entzuten, milaka torturatun eztarri urratutatik… Ta halan dabe, ondio, inpunitate osu eukitxen segi eitten dabe, torturatzailik sarri saritxu eta kondekorauaz gainea. .
Relatun bataili bixi douen honetan, torturin existentzixi ukatzik, sakonin Euskal Herrixak estatukin dauken gatazka politiku ezkutati bilatzen dau. Fikziñoizko kontakizun bat inposatu nahi dosku, onan eta gaiztun arteku, herri oso batei berbi eta erabakixe ukatzen jarraitzeko, herri oso baten sufrikaxu eta mine betikotzeko.
Torturin egixe argitxa atati derrigorrezku dou, milaka torturatuk merezi daben aitortzi, erreparaziñoi eta ez errepetiuteko bermikin batea, herri honek bake eta askatasun agertoki barri batea aurrera eitteko.
Egun seinalatu honen harire, Ondarruko Ernaik infografixa hau ata dau. Bertan egon dizen tortura kasuk burutu dotxuezenak agertzen diz.
