Gazte mugimendun irakurketi zapatuko gertakarixan ingurun

Ondarruko gazte mugimenduk bideo bidez zapatun herrixan gertazana nahi ixan dau azaldu. Komunikabidik bertsiñoi distortsionau emom eta gaztik kriminalizateko intentziñoi dauken bitxartin bideo honetan beste era batea azaltzen da gerta zana.

📣 Atzoko gertakaxan ingurun, Ondarruko Gazte Mugimenduk einddaben irakurketi. Herrixe danona dalako, inddar polizialak herritxik kanpoa! Gazte, antolatu! ✊🏿

IBON IPARRAGIRRE BURGOAk urtik betetetxuz gaur, Zoixonak lagun!

Gaur IBON IPARRAn egune da, 47 urte betetetxu, ta TURRUNEtik belarri tengada handi bat nahi dotzau bixaldu Gasteiz aldea. Nahiz eta etxin ezindouen ikusi ondioik nahiko genduken latxeik, udan beraz egoteko aukera desberdiñak euki douz ta inddar handixaz topa dou bai osasun aldetik ta batxe be kartzeletako kidin egoerin aurrin. Ia datorren urtin danok alkarreaz gaztetxin bazkai eder bateaz ospatzen douen beran eta DANAN askatasune. JO TA KE DANAK ETXIN IKUSI ARTE!

Herriko gaztik be gogoratu diz IBONeaz. Gaur Kanttxope errebueltan ipini daben pankarti de horren adierazle garbixena.

Ondarruko Ezker Abertzalin mezu: Osasune eta askatasune!

2020xe ez da ixan urte erreza. Pandemixik, aurretik geunkazen premiñak bistaratu dotsuz; sistema publikun beharrezko inbertsioak eitteko premiñi (osasunin, hezkuntzan…), zaintzin inportantzixi be argi geatu de. Pertsonak erdigunin dakarrezen politikak bir douzela argi lagauaz.

Preso eta iheslarixan egoeri be asko gogortu dau; bisik baik hile luzitan, zazen lekun zazela…Senidin kezkak areagotuz… Dispertsiñoi iñoiz baino gogorraua bihurtuz.

“Buruzagi” dazen horrek, interes ekonomikuk dotsuez ipar, eta argi laga doskuena da alkar zainddu bir douela, ze horrek zaintzeko zain bagaz, jai dakau.

Beraz, zainddu gatxin alkar, eta segi bakotxak beran esparrutik borrokan, pertsonak erdigunin eukiko dotsuzen Euskal Herri horren alde biharrin.

Zelan ez, besarkada estu-estu bat danoi, iñoix baino gehixa falta eitten doskun honetan.

2021ak gure nahixai bide eiñ datxile: osasune eta askatasune!

Herrixe geuri de! Jazarpen polizialik ez! PRENTSAURREKU Ab 24 13:00etan Frontoin

Hauxe mezuau aia gazku. Covid garaixin herrixan emon dizen gehiegikeixa polizialai, kontrol sozialai, gaztin kriminalizaziñoiai erantzuteko PRENTSAURREKU deitxu dabe herriko gazte talde eta norbanako ezberdinak.

HERRIXE GEURI DE! JAZARPEN POLIZIALIK EZ!

Bereziki pandemixa garaixin, gure herrixan jazotako jazarpen poliziala eta gaztion kontrako kriminalizaziñoin ingurun prentsaurreku deitxu dou gaixe lantzen hasi gazen herriko gazte eragile eta norbanakuk.

PRENTSAURREKU
🗓️ Abendun 24
🕐13:00etan
📌 Herriko frontoin

Danak eztau balixo! Gaztion kontrako kriminalizaziñoi gelditxu!

Ondarruko gazte mugimendu

Ondarruko Pentsionistan borrokik 2020 ai agur esatza!

Gaur eguerdixan eindabe herriko Pentsionistak 2020. urteko azkanengoko konzentraziñoi. 12 xak puntun batu diz Alamedan 163 lagun eta 20 minutuko egonaldixan ostin erabaki dabe atseden bat hartzi euran mobilizaziñoitxan. Hurrengoko hitzordu urtarrillan 11 kan ipini dabe inddarrak barritxute buelta eingo eindabe diñosku antolakuntzatik. Jo ta Ke LORTU ARTE! esaldixaz amatxu dabe konzentri.

DEMOKRAZIA! pankarta atzin batu gaz

Gaur eguerdiko 12 xetan batu gaz Itsaaurreko plazan pillo bat herrittar DEMOKRAZIA pankarta atzin. Ongun ezker subiranisti ixango da epaitute bañe bixar demokrazixi defendatzen daben beste edozein ixan leike, gero buruai agarratik eztau balixoko.

Ondarrun kalea urten douen latxeik beste toki askotan be elkartu diz. Hamen BARTZELONA aldetik herrittar batek bixaldu doskun argazkixak.

Ta herrixan ezin ixan dabenak egon bañe bat eindabe aldarrikapenaz. Hamen Picasentgo kartzela aurrin atatako argazkixe.