Abenduak 19 (zapatu) elkarretaratzi itsasaurren DEMOKRAZIA lelopin

Zeatxik batuko gaz? Bigarrenez epaitu nahi dabelako Espainiako Auzitegi Nazionalin: Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez.

BATERAGUNE auzixe dala ta elkarretaratzik eingo diz Euskal Herriko herri gexenetan eguerdiko 12 xetan Ondarru tartin, beraz badakixue zapatun Itsasaurreko plazan batuko gaz. Deialdixe babesten daben taldik honek diz: ELA, LAB, Steilas, ESK eta CCOO-Euskadi sindikatuk, EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza IU eta Izquierda Unida Nafarroako alderdi politikuk (NEB) eta beste eragile batzuk (Gure Esku , Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare eta Etxerat.

Injustizixin aurrin DANOK KALEA!

Jose Mari Etxaburu Maruri “KANKILLOI” jun de gure artetik!

Gaur illuntzin jakin dou gure artetik jun dela KANKILLOI. Osasunez aspaldi baten makal ebillela bagenkixen bañe… eztou sinisten gexa eztouela ikusiko. Zer esan beratxik, ofizioz elektrizisti afizioz mendigoizali. Frankismo garaxe toka gakon bixitxi ta seixan lotu zan borrokiai, argi eukan zeñen alde jokatu, iñoiz ez ban hutsik ein. Diktadori hil ondoren bera ibiltxen zan barran LAB sindikatuko bazkidin selluk banatzen.

Mendixe matxe ban, zenbat tontor zapaldu zitxun ezta kontateik. AURRERA MENDI TALDIN motorra ixan zan urte askun. Herriko gaztik trebatzen eta naturi matxatzen erakutzizkun.

Kultur mallan be beran ekarpena ein ban KRESALA K.E. tin. Leokadin jeitsierako sortzalletako bat bera ixan zan; ixan be, argixan arduri beran eskutan eon da ontzurarte.

Edozeñei laguntzeko prest beti, herriko ikastetxe guztitako umik txitxi-burdintziaz lotzen ben bera ta beran ekipu. Amantala beti soñin, txoixukin, sardiñakin, berdelakin….

Agur lagun, zure oroimena guaz gelditzen da. Betirarte KANKI!

Ondarruko Ernaik zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen einddako ekimena!

Pasa dan baixakun (abenduak 4) Ondarruko Ernaiko kidik, ekimena burutuben zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen. Pandemixi parateko neurrixak ipintxen hasizinetik gauza batzuk exijiu doskue baine beste batzuk ez dabe aldatu. Horren adibide garbixena, kalin 6 launeko talditan batzea behartzen gatxuen bitxartin eunero autobusak, ikasgelak, trenak… bete-bete eindde. Neurri batzuk bai eta beste batzuk ez? Badakarre efikazixaik neurri honek?

Hau danau salatzeko eta garraio publiku inddartzeko eskatzeko, Kamiñazpiko autobus geltoki parin bidi itxi eben.

Hamen ekimen horretako irudixak: