Diñue gure zaharrak gauza guztik daukela hasieri eta amatxueri ta halan hartu birdou gertaera hau. Gexa eztou ikusiko azpixan ikusiko dozuen lakoxe argazkirik, ez KALARE DEUNAko lonjaik, ez eta lehen zelan biharra etxen zan eraik. Guk ez dakau dudaik, beharrezku ikusten gendun leku egoki bat gure porture sartzen zin arrañak ondo tratateko, bai osasun araun barrun ta batxe be bihargiñak lan etxeko eran. KALARE DEUNAko kofraxe 1969 otsailin inaugura ben eta 2021 otsaileko edozein egunetan hasiko diz botaten, 52 urteko bixitxi euki dau eta tarte horretan millaka tona arrain saldu eta erosi diz bertan.










Urte bi pasatxo (obrak hasi zinetik) ta gero, atzo bertan arrantzalik eta eroslik hasi zin erabiltxen Lonja barriko eraikiñe. Ikusiko dozuen latxeik lehenguaz eztauke zer ikusirik, bañe denborak aldatzen duz eta portu be egokitzen jun birdela ereizten gasku (danon oneako). TURRUNErun nahixe da horrek lonjik sorte handixe eta bixitxa luzi eukitxi, itsosuk dauken aberastasune herrirako onuri ixango dalako.







