Irudi honek bixaldu doskuez gaur eguerdixan. Herriko gaztik, bide mozketak ein dotxuez azkan aldixan Euskal Herri osure zabaldu dan gaztik kriminalizateko joerin kontra protesti etxeko. Donostire elkartasun keinu modun ein dabe ekimen hau.
Azkan aldixan, komunikabidik buru belarri dabiz gaztin kontrako kanpaña mediatiku burutzen eta euran kontrako kriminalizaziñoi alimentaten. Ikusti besteik ez da San Sebastian jai bueltan Donostin gertatutakuk, osasun egoerin atxakixiaz alde zaharran okupaziñoi poliziala, atxiloketak, heritxuk… Honen aurrin Ondarrutik be elkartasune adierazi eta erasun aurrin erantzuteko prest dazela nahi ixandabe laga argi eta garbi.


